Reality Winner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reality Winner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakReality Leigh Winner
JaiotzaAlice (Texas)1991ko abenduaren 4a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAugusta
Talde etnikoaestatubatuar zuria
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaHenrietta M. King High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
persiera
daria
paxtuera
Jarduerak
Jarduerakintelligence officer (en) Itzuli, Barneko salatzailea eta hizkuntzalaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
GraduaSenior Airman (en) Itzuli
IMDB: nm12365349 Edit the value on Wikidata

Reality Leigh Winner ( Alice, Texas, 1991ko abenduaren 4a ) barne salatzaile izateagatik atxilotutako militar eta hizkuntzalari estatubatuarra da.

2016ko AEBetako hauteskunde kanpainan Errusiak sarketa eta manipulazio saioak egin zituela jakin inteligentzia zerbitzuetarako lanean ari zela, eta informazio horrek publiko izan behar zuela iritzira, The Intercept albiste webgunera bidali zuen txosten bat anonimoki. Filtrazioa detektatua izan zen, FBIk atxilotu zuen (2023ko Reality filman dramatizatutako ekintza) eta epaiketan, 2018ko abuztuan, 5 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reality Winner Kingsvillen (Texas) hazi zen. Bere aitak jarri zion lehen izena, Reality (errealitatea) berak esan bezala, benetako irabazlea izango zelakoan.

AEBetako Aireko indar armatuetan sartu zen eta hizkuntzalari kriptologista gisa trebatu zen farsi, dari eta paxtuerazgertatzen ziren komunikazioak itzultzen. 2010etik 2016ra bitartean aritu zenhizkuntza-analista gisa. Bere zerbitzuagatik Air Force Commendation Domina jaso zuen, 1.900 orduko adimen-analisia eman zuelako, eta 120 borrokalari etsairen kokapena determinatzen lagundu zuelako,.

Ondoren, Pluribus International Corporation enpresan lan egin zuen, hizkuntzalari gisa, enpresa honek ere AEBetako Gobernuko Segurtasun Agentzia Nazionalerako (NSA) lan egiten zuelarik, informazio-zerbitzuen hornitzaile gisa. Hau da, lan horretan ere informazio sekretua zerabilen, eta han jakin zuen Errusiaren interferentzia saioez. 2016ko AEBetako hauteskunde kanpainan, primarioen ondoren, Donald Trump eta Hillary Clinton lehiatu ziren, eta Errusia tartean ari zela manipulatzen hedabideetako gai arrunta zen.[1]

Filtrazioaren eskandalua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trumpek hauteskunde hura irabazi zuen, eta hurrengo urtean, 2017ko otsailaren 13tik aurrera, Winnerrek sekretuetarako sartzeko goreneko baimena eskuratu zuen. Baimen horiekin lanean, udaberrian manipulazio saio haien gaineko txosten bat aurkitu zuen: ez zen manipulazio saio orokorren gainekoa, baizik eta infiltrazio saii zehatz bat, phishing bidez bozkatzeko sistema mekaniko batzuetan sartzeko saiakera bat (zantzu guztien arabera emaitza praktikorik eman ez zuena). 2017ko udaberrian filtratu zuen informazio hori.

Reality Winner 2017ko ekainaren 3an atxilotu zuten. Bi egun geroago Espioitza Legearen pean salaketa formala jaso zuen. Egun berean , The Interceptek 2016ko presidentetzarako hauteskundeetan errusiar injerentziari buruz NSA inteligentziako informazioan oinarritutako artikulu bat argitaratu zuen . Dokumentua "sekretu" gisa sailkatuta dagoen arren, abokatuen arabera ez du AEBetako gobernuaren legez kanpoko jarduerari buruzko inongo informaziorik. [2] Reality Winnerren jarrera defendatu dutenek azpimarratu dute zabaldutako informazioa libreki eztabaidatu zela hedabideetan eta are AEBetako Kongresuan, inori beste zentsurarik aplikatu gabe, eta itxuran inongo erakunde estatubatuarren jardueran okerrik eragin gabe.[3]

Epaiketan Winnerrek esan zuen bolada txarra igarotzen ari zela, 2016an bere aita hil ondoren, elikadura-nahasmenduak eta depresioa, lehenago urteetan pairatu zituenak, okerrerako joerarekin itzuli zirela. Hala ere, 2018ko ekainean, Winner-ek erruduntzat jo zuten. 2018ko abuztuaren 23an 63 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Augustako ( Georgia) auzitegiak.

Winnerrek esan duenez, espetxean egon den bitartean bere buruaz beste egiten saiatu izan da. Besteak beste, Florida, Oklahoma eta Texasko espetxeetan eman du denbora. Texasen, Fort Worth-eko emakumeen kartzela batean egon zelarik, bere adierazpenaren arabera, sexu abusuak, indarkeria eta drogatze saiakerak jasan zituen presoen artean. 2021eko ekainean, Winner kartzelatik irten zen trantsizio-etxe batera portaera ona zela medio, baina kontrol elektronikoa eramateko baldintzarekin. Egoera hau 2024ko azarora arte luzatzekoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Reality Winner» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-23 data duen 238437317 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]