Rebel (2022ko filma)
Rebel (2022ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Rebel |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa arabiera ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Belgika, Luxenburgo eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 135 minutu |
Grabazio lekua(k) | Sint-Jans-Molenbeek eta Jordania |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Adil El Arbi (en) Bilall Fallah (en) |
Gidoigilea(k) | Adil El Arbi (en) Bilall Fallah (en) Jan Van Dyck (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bert Hamelinck (en) Dimitri Verbeeck (en) |
Konpainia ekoizlea | Caviar Films (en) |
Edizioa | Frédéric Thoraval (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hannes De Mayer |
Argazki-zuzendaria | Robrecht Heyvaert (en) |
Rebel 2022ko Adil El Arbi eta Bilall Fallah belgikar zinema zuzendarien film dramatikoa da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2010eko hamarkada. Bruselako Molenbeek auzoan bizi dira Kamal, haren anaia gazte Nassim eta haien ama Leila. Kamal oso haserre dago Siriako egoerarekin eta Baxar al-Assad lehendakariak egindako basakeriekin. Nolabait laguntzeko beharra du: ezin da Belgikako etxearen goxotasunetik begira egon. Eta, beraz, Siriara abiatuko da kamera bat hartuta, erresistentziaren zintzotasuna erretratatu nahian. Inozenteki, Kamal ez da Estatu Islamikoaren (EI) intentzioez ohartuko berandu den arte; eta ezinezkoa egingo zaio ihes egitea.[1]
Bien bitartean, Molenbeeken, Nassim gaztea eskolan dago amak ikasgelatik irteteko eskatzen dionean. Berri txarrak ditu haurrarentzat: EIren propaganda bideo bat zabaldu da Interneten. Bertan, Kamal azaltzen da exekuzio talde bateko partaide gisa, eta belauniko dagoen preso bati buruan tiro bat ematen. Berriak azkar hedatuko dira eskolan eta komunitatean. Nassim nahastuta dago, bere anaia nagusia heroia baita harentzat, eta ideia hori bera erabiliko dute tokiko erradikalek, gaztea EIren parte izan dadin errekrutatzen saiatzen direnean.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aboubakr Bensaihi: Kamal Wasaki
- Lubna Azabal: Leila Wasaki
- Amir El Arbi: Nassim Wasaki
- Tara Abboud: Noor
- Younes Bouab: Abu Amar
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Anaitasuna, gerrak eta rap musika» Berria 2023-05-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |