Regent's Park

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Regent's Park
Ondasun Ingelesa
Regent's Park London.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak 51° 31′ 56″ N, 0° 09′ 24″ W / 51.532222222222°N,0.15666666666667°W / 51.532222222222; -0.15666666666667Koordenatuak: 51° 31′ 56″ N, 0° 09′ 24″ W / 51.532222222222°N,0.15666666666667°W / 51.532222222222; -0.15666666666667
Historia eta erabilera
Arkitektura
Azalera 410 Akre
Ondarea
Ondare Ingelesa 1000246
Webgune ofiziala

Regent's Park Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da. Westminster Hiria eta Camden udalerrien artean kokatua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Tyburn jaurerriaren parte zen eta Barkingeko abadiari zegokion. 1536 eta 1540 artean monastegiak desegin zirenean Henrike VIII.a jabetu zen eremuaz eta ordutik Ingalaterrako Koroaren eskutan egon da. Hasieran Marylebone Park izena izan zuen eta errege familiaren ehiza kotoa izan zen baina 1649an zatikatu eta alokatu egin zen lastoa bildu eta esnea ekoizteko.

1811 urtean Printze Regenteak (gerora Jurgi IV.a izango zenak) alokairuak bertan behera utzi eta John Nash arkitektoari parkea diseina zezala eskatu zion. Orduan hartu zuen Regent's Park izena. Printzearemntzako jauregia eraiki zen eta bere lagunentzako villa ugari, baina 1818an martxan jarri behar zenerako jauregiaren ideia bazterrean gelditu zen.

Sir Stamford Raffles eta Sir Humphry Davyk Londresko Zoologia Elkartea (Zoological Society of London) eratu zuten 1826an. Regent's Parkeko ipar-ekialdeko eremuko lurrak eskuratu zituzten zoologiko bat eraikitzeko eta Londresko Zoologikoak 1828an ireki zituen ateak. 1835ean parke osoa ireki zuten publikoarentzako, hasiera batean astean bi egunetan.

1930an parkearen erdigunean Queen Mary's Gardens (Maria erreginaren lorategiak) diseinatu ziren.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokiak:
    • Bakerloo roundel1.PNG Regent's Park
    • Bakerloo roundel1.PNG Metropolitan roundel1.PNG Circle roundel1.PNG Jubilee roundel1.PNG H&c roundel.PNG Baker Street
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Regent's Park Aldatu lotura Wikidatan