Rexurdimento

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adiós, ríos; adios, fontes;
adios, regatos pequenos;
adios, vista dos meus ollos:
non sei cando nos veremos.
Miña terra, miña terra,
terra donde me eu criei,
hortiña que quero tanto,
figueiriñas que prantei,


Cantares gallegos lanaren zatia.

Rexurdimento (euskaraz "berpiztea" edo "pizkundea") XIX. mendean eta Galizian garatutako kultur-mugimenduaren izena da, literaturaren arlokoa eta galizieraren ingurukoa bereziki, Erromantizismoak eta aurre-nazionalismo galiziarrak bultzatutakoa. Rexurdimentoak Kataluiniako Renaixençarekin eta Euskal Pizkundearekin parekotasunak ditu, garai beretsuan sortu eta garatu baitziren, antzeko testuinguruan.

Rosalia de Castro izan zen garai hartako idazlerik azpimarragarriena, 1863an argitaratutako "Cantares Gallegos" lanak hastapena markatu zuelarik. Castelao poeta eta politikaria Rexurdimentoko azken aldean nabarmendu zen.

Espainiako Gerra Zibilak garai honen amaiera ekarri zuen, Katalunian eta Euskal Herrian gertatu bezala.

Prerexurdimento[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendetik hainbat egile ilustratu galizieradunek prestigioa irabazteko beharraz aritzen ziren, literaturaren arloan ere hizkuntza sartuz.

Honen haritik, 1853an "A gaita gallega" argitaratu zuen Xoan Manuel Pintosek, galizierazko letra garaikideen lehen liburua izan zena.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]