Galeusca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galeuscaren anagrama.

"Galeusca" edo "Galeuzca" Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat alderdi politiko abertzalek eta erakunde kulturalek sinatutako itunen izena da, 1923tik gaur arte. Hiru nazio horien arteko elkarlana bultzatzea, arlo politikoan zein kulturalean, izan da beti Galeuscaren asmoa. Abiatu bezain laster, XX. mendeko lehenengo laurdenean, egitasmoa Miguel Primo de Riveraren diktadurak eten egin zuen. Ordutik, berpizkunde bat baino gehiago eduki dute, hala kultura arloan nola politikoan. Gaur egun, idazleek bultzatuta, egitasmoa osasuntsu dabil.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1984an hiru herrialdeetako idazle talde batek ekin zion urteroko jardunaldiak antolatzeari, biltzeko lekua urtez urte aldatuz.
  • 2003ko urri-azaroan XX. jardunaldiak "Mugak hautsiz" izenburupean antolatu zituzten Gernikan.
  • 2004ko urri-azaroan XXI. Galeusca literarioa Ourensen (Galiza) egin zuten, "Hiria eta Hitza" gaia hartuta.
  • 2005eko azaroan burutu dituzte XXII. literatura jardunaldiak Gironan (Katalunia). Honen ondoren, "XXII Galeusca. Tradizioa eta disidentzia" liburua argitaratu dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]