Rick and Morty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rick and Morty
Rick and Morty.svg
Telesaila
Jatorrizko izena Rick and Morty
Generoa animated sitcom Itzuli
zientzia-fikzio
Tragikomedia
Abentura
Umore beltz
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Iraupena 22 minutu
Argumentu nagusia familia disfuntzional, Denbora bidaia, Zientzia-fikzio eta parallel universe Itzuli
Sasoi kopurua 3
Atalak 31
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Justin Roiland Itzuli
Dan Harmon Itzuli
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa Williams Street Itzuli
Ekoizle eragilea Dan Harmon Itzuli
Justin Roiland Itzuli
James Fino Itzuli
Joe Russo Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Adult Swim Itzuli
2×2 Itzuli
Hasiera-data 2013ko abenduaren 2a
Kanpo loturak
www.adultswim.com/videos/rick-and-morty/

Rick y Morty nagusientzako animaziozko telesail estatubatuar bat da, Justin Roiland eta Dan Harmonek sortuta, Adult Swim telebista kanalerako. Serieak, Rick zientifikoaren eta bere biloba Mortyren abenturak jarraitzen ditu, bidaia espazial intergalaktikoak galaxia eta planeta desberdinetan zehar hain zuzen ere.  Roiland-ek jartzen die ahotsa bi protagonistei, Chris Parnell, Spencer Grammer eta Sara Chalkeren ahotsekin batera.

Telesailaren jatorria Roiland-ek Channel 101 zinema festibalerako animatu zuen “Doc and Marthi” deituriko laburmetraia batean aurkitzen da. Animazioa, “Back to the future” pelikularen pertsonaia nagusien inguruko parodia bat izan zen. NBC telebistak Harmon kanporatu zuen “Community” seriearen arduradunekin izan zituen eztabaidengatik. Orduan bera eta Roiland batu eta serie hau sortzea erabaki zuten. Telesaila unibertsalki txalotua izan da bere originalitatea, kreatibitatea eta umorearengatik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rick Sánchez zientzialari zoro tipikoaren papera hartzen duen pertsonaia da. Aitona da, nahiko nagusia eta baita alkoholikoa, genioa, berekoia, depresiboa eta zentzutasun gutxirekin. Rick, zenbait arrazoi direla eta, bere alaba Beth-en etxean bizitzen bukatzen du. Han Morty ezagutzen du, bere biloba nerabea, lotsati eta ez oso argia, nahiz eta batzuetan nahiko ausarta izan. Biak batzean, abentura fantasiosoak biziko dituzte eta “Multibertso” eta “Unibertso paraleloen” kontzeptuak esploratuko dituzte. Abentura hauen bidez, Rick-ek Morty bere aita bezala ez bukatzea bilatuko du, Jerry hain zuzen ere, arrakastarik izan ez duen gizona eta bere emaztearekiko (Beth) dependentea dena.

Nahiz eta gehienetan Rick eta Morty abenturetan bakarrik joan, batzuetan Summer, Morty-ren arreba, gehituko da haien bidaietara.

Idazketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rick eta Morty-ren formula nagusia, bi eszenatoki desberdinen justaposizioan datza. Alde batetik aitona alkoholiko eta izugarri berekoiaren abenturak erakusten dira, zeinak bere biloba berarekin eramaten duen ezezaguna den espazio intergalaktikoan. Aldi berean, istorio hauek etxeko familia arazoak[1] [2]gertatzen dira, “sitcom” generoaren propio diren kontaketak. Dan Harmon-ek, fusio hau Matt Gorening-en “Futurama” eta “Los Simpson”[3] telesailen influentzien batura dela azaldu zuen. Bestalde, Justin Roiland ko-autoreak adierazi zuen sortzaileek telesailak telebistaren kontinuitate tradizionala alde batera uztea nahi zutela, “storyline” etenak aukeratuz “legeek ez dituztenak arautzen”. Roiland-ek kapituluek “[bere] ikuspuntu propioa” daukatela.

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dan Harmon-ek askotan idatzi du ikus-entzunezko narratibaren inguruan. Rick and Morty-n ikusgai den teoria narratibo nagusiena, luzemetraia formatuaren narratiba basikoaren eta telebistak (batez ere sitcom formatuak) duen narratibaren artean dauden desberdintasunak azpimarratzen dituena da.

Rick eta Morty-ren kapitulu guztaik Harmon-ek “istorio baten enbrioia”[4] bezala definitzen duen egitura basikoa jarraitzen dute. Zortzi pausuz osatuta dagoen eskema zirkularra da:

1.     Pertsonaia bat bere konfort zonan dago.

2.     Baina zerbait nahi du.

3.     Ezagutzen ez duen egoera batera sartzen da.

4.     Horretara adaptatzen da

5.     Nahi duena lortzen du.

6.     Baina prezio altu bat ordaindu behar du.

7.     Hasierako egoera erosora bueltatzen da.

8.     Orain aldatuta dago pertsonaia.


Rick eta Morty-k eskema hau jarraitzen du baina telebista serieetara adaptatuta. Desberdintasun nagusiena, aldaketaren kontzeptuak dago, zein Harmon berak dio telebistan desagerrarazten duen. Beraz, eskema zirkularra horrela geratuko litzateke:

1.     Protagonista.

2.     Arazo txiki bat ikusten du.

3.     Erabaki handi bat hartzen du.

4.     Honek aldaketak sortzen ditu.

5.     Poztasuna sortzen dutenak.

6.     Baina ondorioak ekartzen dituena.

7.     Ondorio horiek geldiarazi behar dira.

8.     Protagonistak aldaketaren erabilgarritasuna bere hartu behar ditu.

Zirkulu estruktural honen sorrera, Joseph Campbell-en “El héroe de las mil caras”-en influentzia handia dauka. Horrez gain, Robert McKee-k bere liburuan “El Guión”, gidoi zinematografikoari buruzko teorien influentzia eta berdintasunak ikusi daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sepinwall, Alan (Marzo 24, 2014). "Dan Harmon interview, part 3: ‘Rick and Morty’, HitFix. 16/10/2017an kontsultatuta.
  2. Czajkowski, Elise (Noviembre 12, 2013). "Harmon’s ‘Rick and Morty’ Premieres on Adult Swim on Dec. 2". 16/10/2017an kontsultatuta
  3. Evans, Bradford (Diciembre 2, 2013). "to Dan Harmon and Justin Roiland About Their New Adult Swim Show, ‘Rick and Morty’". Splitsider. Consultado el 16/10/2017.
  4. Harmon, Dan. "Structure 101: Super Basic Shit". 16/10/2017an kontsultatuta.