Robert Bosch
Robert Bosch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Albeck, 1861eko irailaren 23a |
Herrialdea | Württembergeko Erresuma |
Heriotza | Stuttgart, 1942ko martxoaren 12a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Waldfriedhof Stuttgart (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Bosch |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, asmatzailea, artisaua, ingeniaria, industrialaria eta fabricator (en) |
Lantokia(k) | Stuttgart |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Q414887 |
Robert Bosch (Albeck, 1861eko irailaren 23a-Stuttgart, 1942ko martxoaren 12a) ingeniaria, asmatzailea eta industria-gizon alemaniar izan zen. 1886an Stuttgart hirian doitasun mekanika tailer bat ireki zuen, denborarekin Robert Bosch Gmbh lantegia izango zenaren oinarria. Hitlerren aurka lan egin zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bosch Albecken jaio zen, Ulmetik gertu, Hego Alemanian. Familia ugari baten hamaikagarren semea zen. Familiak nekazaritza munduan zuen jatorria baina aita masoi zen eta seme-alabeei beste motatako hezkuntza eman zien. 1869tik 1876ra, Robert Boschek Ulmeko Realschulen (bigarren irakaskuntzako eskola teknikoa) ikasi zuen. Ondoren, gazteak zazpi urte eman zituen Alemania, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako lantegi desberdinetan lanean, tartean New Yorkeko Thomas Alva Edisonekin eta Erresuma Batuko Siemensekin. 1886ko azaroaren 15ean Stttugarten bere tailer propioa irekin zuen. Hortik aurrera bere ibildiea asmakizun desberdinek markatu zuten. Horrela, 1887an, pizteko gailu magnetikoa asmatu zuen. 1897an ibilgailu baten motorrean magneto bat moldatu zuen, lehendabizikoa izanik. Asmakizun horrekin automobilaren industriak zuen arazo tekniko handi bat konpondu zuen.
Poliki-poliki lantegiak Alemaniatik kanpo zabaldu zen. Horrela, 1898an, Erresuma Batuan, bulegoa ireki zuen. Estatu Batuetan 1906an lehen bulegoa ireki zuen eta 1910ean lehen lantegia. 1913 lantegia, Afrikan izan ezik, beste lau kontinentetan bulegoak zituen; ordurako salmenten %88a Alemaniatik kanpo burutzen zituen. Lehen Mundu Gerraren urteetan automobilaren hobekuntza handiak egin zituen. 1920. hamarkadan, mundu mailako krisialdiarekin, lantegia berritzeko programa handia eraman zuen aurrera.
1942an hil zen. Bi aldiz ezkonduta, lau seme-alaba bizirik zeuden.[2]
Ardura etikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boschek langileekiko ardura erakutsi zuen bizitza osoan. Alemanian lehenetariko enpresaburu izan zen zortzi orduko lan-jardunaldia ezartzen, adibidez. Lehen Mundu Gerran armak egiteko izan zituen kontratuekin etekinak nahi ez zituenez, karitatezko helburu zuten lanetan lagundu zuen; halaber, 1940an, ospitalea egin zuen Stuttgat hirian. Ideologikoki, bestetik, Adolf Hitlerren aurkakoa izan zen eta nazien errepresioaren biktimei laguntza eskaini zien sarritan.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Robert Bosch GmbH Patent Landscape Analysis [1]
- ↑ Theodor Heuss: Robert Bosch. Leben und Leistung. Wunderlich, Stuttgart/ Tübingen 1946. (DVA, Stuttgart 2002, ISBN 3-421-05630-7)
- ↑ Joachim Scholtyseck: Robert Bosch und der liberale Widerstand gegen Hitler 1933 bis 1945. Beck, München 1999, ISBN 3-406-45525-5.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Biografia.