Robert Bosch Gmbh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robert Bosch GmbH
Bosch Logo Stuttgart.JPG
Akronimoa Bosch
Mota Pribatua
Sektorea Ibilgailuak, etxeko tresnak, segurtasun sistemak
Sorrera 1886.eko azaroaren 15a
(Egungo izena 1937koa da)
Sortzailea Robert Bosch
Egoitza Gerlingen, Alemania
Presidentea Volkmar Denner (Chairman)
Merkatuak Mundu osoa
Salmentak 46.100 milloi (2013)
Langileak 306.000 (2012)
Webgunea www.bosch.com
Abstatteko fabrikazio gunea.

Robert Bosch GmbH alemaniar konpainia da, Robert Boschek sortu zuena 1886. urtean. 264 produkzio gune ditu, 250 delegazio komertzial eta 261.300 langile munduan zehar. 2006. urtean 43.700 milloi euro fakturatu zituen,[1] konpainiak emandako dauen arabera.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010. urtean, ibilgailu industria, kontsumorako produktuak eta eraikuntza teknologia kontutan hartuta, 47.500 milloi eroko salmentak eduki zituen, urte arteko handitze tasa %27koa izanik. Bere historiako urterik emankorrena izan zelarik.

2011. urtean berriz, 50.000 milloiko salmentak eta 300.000 langileko muga gainditu zuela jakinarazi zuen.

2004. urtean Robert Bosch GmbH 17. postuan jarri zen Estatu Batuetako 20 patentatzailerik emankorrenen zerrendan 907 patente berrirekin. 2003. urtean 20. izan zen (758 patente) eta 2002. urtean 23. (683 patente).

Jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boschen adar nagusiak honakoak dira:

  • Ibilgailu industrian atalen eta sistemen banaketa.
  • Etxeko tresnen fabrikazioa (industriarako nahiz etxerako lantresnak, etxerako gailu elektrikoak).
  • Eraikuntza industriarako ingeniaritza zerbitzuak.
  • Paketatze teknologia.
  • Segurtasun ingeniaritza.

Boschen bulego nagusiak Gerlingen-en kokatuta daude, Stuttgart ondoan, Baden-Württemberg, Alemania. Volkmar Denner da gerente nagusia 2012.eko uztailaren 1a ezkeroztik.

Robert Bosch GmbH-ren organigrama(Beteiligung pardaidetzei egiten die aipamen, Stimmen ahots/bozei).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bosch - Bosch Venezuelan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Bosch Gmbh