Edukira joan

Robert Emmet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Emmet

Bizitza
JaiotzaDublin1780ko martxoaren 4a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaDublin1803ko irailaren 20a (23 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
AitaRobert Emett
AmaElizabeth Mason
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaSociety of United Irishmen
Zerbitzu militarra
Graduacommander (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkak1798ko Irlandako matxinada

Robert Emmet (Dublin, 1778ko martxoaren 4a - Dublin, 1803ko irailaren 20a) irlandar abertzale eta iraultzaile bat izan zen. Bere anai zaharrena Thomas Addis Emmet izan zen, Theobald Wolfe Tone irlandar iraultzaile ospetsuaren adiskide mina.

Dublingo Trinity College unibertsitatean Zuzenbidea ikasten zuen bitartean Society of United Irishmen erakundeko kide bihurtu zen. Ondoren, Belgika, Frantzia eta Espainian barrena bidaitu zuen. Napoleon eta Tayllerand-ekin negoziketak burutuko zituen, hauek bere Irlanda emanzipatuaren proiektuan laguntza eskeintzeko hitza eman ziotelarik.

1803ko altxamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1802an Irlandara itzultzean, Thomas Russell eta James Hope iraultzaileen adiskide bilakatu zen. 1803an Irlandako Justizia burua zen Lord Norbury-ren hilketa saiakera helburu zuen altxamendua antolatzeagatik preso hartu zuten. Errege Batzorde baten aurrera eramana, epaitua eta heriotzera zigortua izan zen. Hurrengo egunean zigorra bete eta Dublinen urkatua izan zen.

Gaur egun, Dublingo St Stephen's Green parkean bere omenezko estatua bat badago.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Emmet Aldatu lotura Wikidatan