Robert Watson-Watt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robert Watson-Watt
Robert Watson-Watt.jpg
Bizitza
Jaiotza Brechin1892ko apirilaren 13a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Inverness1973ko abenduaren 5a (81 urte)
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, Ingeniaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society

Robert Watson-Watt (Brechin, 1892ko apirilaren 13a - Inverness, 1973ko abenduaren 5a) eskoziar fisikaria izan zen . Dundeeko Unibertsitateko irakasle izan zen; geroago britainiar meteorologia-zerbitzuetan aritu zen, eta Aire Ministerioko komunikazio-zuzendari izendatu zuten. Irrati-uhinen igorpen eta harrerari buruzko lanak egin zituen, eta objektuen distantzia neurtzeko sistema bat asmatu zuen: sistema horren arabera, gorputz bati irrati-uhinak igorri eta gorputz horretan islatzen direnean atzera itzultzeko ematen duten denbora neurtuz kalkulatzen da gorputza zein distantziatara dagoen. Sistema horri esker 1935ean hegazkin baten ibilbidea jarraitu ahal izan zuen lehen aldiz. Watson-Watten lanak oinarrizkoak izan ziren radarra asmatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Watson-Watt Aldatu lotura Wikidatan