Roberto Innocenti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Roberto Innocenti
Roberto Innocenti 2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Bagno a Ripoli1940ko otsailaren 16a (78 urte)
Herrialdea  Italia
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea
Lantokia(k) Erroma
Jasotako sariak

Roberto Innocenti (Bagno a Ripoli, Italia, 1940ko otsailaren 16a) ilustratzaile italiarra da. Bere kabuz ikasitakoa da, baina ibilbide oparoa du eta hainbat sari garrantzitsu ere eskuratu ditu, besteak beste, Bratislavako Ilustratzaileen Nazioarteko Biurtekoaren Urrezko Sagarra, Hans Christian Andersen Saria, 2008an. Hoffman, Charles Perrault, Oscar Wilde, Charles Dickens eta Christophe Gallaz idazleen lanak ilustratu ditu eta berak ilustratutako liburuak hainbat hizkuntzatan argitaratu dira: frantsesa, alemana, ingelesa, bulgariera, txinera, portugesa, espainiera, katalana, holandesa, suomiera, georgiera, koreera edota japoniera. [1]

Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roberto Innocenti 1940an jaio zen Italiako Toscanan, Bagno a Ripoli herrian, Bigarren Mundu Gerra bete-betan zela. Hamalau urterekin altzari lantegi batean hasi zen lanean eta 18 urterekin Erromara joan zen eta han elementu artistikoak saltzen zituzten denda batean hasi zen lanean. Betidanik gustatu izan zitzaion marraztea, baina garai hartan hasi zen bere denbora librean marrazkiak egiten. Bere kabuz ikasi zuen ilustrazioa, baina zenbait egileren eragina izan zuen. 1970eko hamarkadan ilustratzaile handien lanak iritsi ziren Italiara: Delessert, Sendak, Ungerer, eta abar. Haiek eragin handia izan zuten Innocenti gaztearengan. Hala ere, ilustratzaile izatea oso zaila zenez, denetarik egiten jarraitu zuen: animazioa, diseinu grafikoa, afixak... [2]

Lan eginez joan zen bere estiloa zehazten, baina editoreek ez zioten bere lanari harrera onik egin. Egilearen esanetan, editore italiarrek traba baino ez zizkioten jarri bere obrari. Hala ere, Inoccentik ilustratutako kartel batzuk Graphic Annual aldizkarian argitaratu ziren eta ilustratzaile ipar-amerikar baten interesa piztu zuten. Haren bidez hasi zen ilustrazioaren munduan leku bat egiten.[2]

1979an argitaratu zen berak ilustratutako lehen liburua: Olivo Bin-en 1905: Bagliori ad Oriente. Baina benetako jauzia Étienne Delessert ilustratzaile suitzarraren eskutik etorri zitzaion, hark Cendrillon (Errauskine) liburuaren ilustrazioak eskatu zizkionean.

1985ean Time-Lifeentzat kolaboratu zuen. Handik aurrerako argitalpen gehienak ezagun egin dira nazioartean: Pinocchio (1988); A Christmas Carol (1990) eta Nutcracker, besteak beste.[2]

Ilustrazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Innocentiren ilustrazioen ezaugarri nagusietako bat bere historiarako zaletasuna eta historia horren barruan istorio berriak sortzeko duen gaitasuna dira. Ipuinak marko historiko batean kokatzea ezinbestekoa da Innocentirentzat. Berak ilustratutako lanetan istorioan eman daitezkeen egoera posibleak ilustratzen saiatzen da. Bere lan gehienetan memoria pertsonal eta kolektiboa berreskuratzeko ahalegin bat dago. Bere lan gehienetan paisaiek garrantzi handia izaten dute. [2] [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Roberto Innocenti, http://www.kalandraka.com/es/autores/detalle/ficha/innocenti/. Noiz kontsultatua: 2016-06-20 .
  2. a b c d   «Roberto Innocenti», Clij (87): 44-52, 1996  .
  3.   «Tête a Tête; entretien avec Roberto Innocenti», La Revue Des Livres Pour Enfants (143-144): 51-66, 1992  .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roberto Innocentiren web gune ofiziala