Roland-Manuel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alexis Roland-Manuel (Jaiotza-izena: Roland Alexis Manuel Lévy; Paris, 1891ko martxoaren 22a - ibidem, 1966ko azaroaren 1a) frantses musikagilea eta musikografoa izan zen.

Albert Rousselen eta Auguste Sérieyxen ikasle izan zen. Geroago Ravelen ikasle eta adiskide izan zen, eta hiru liburu idatzi zituen hari buruz. Frantses klabe-jotzaileen, Debussyren eta Ravelen musikaren eragina antzematen zaio idatzi zituen lanetan. Parisko Kontserbatorioko Estetika irakasle (1947) eta Pedagogia irakasle (1959) izan zen. Besteak beste, bi opera idatzi zituen: Isabelle et Pantalon (1922) eta Le diable amoureux (1932); balletak, Le Tournoir singulier (1924), L´Écran des jeunes filles (1929); orkestrarako, Tempo di Ballo (1924) eta Le harem du vice-roi (1919).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]