Albert Roussel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Albert Roussel
Roussel Albert 1913.jpg
Bizitza
Jaiotza Tourcoing1869ko apirilaren 5a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Royan1937ko abuztuaren 23a (68 urte)
Hezkuntza
Heziketa École Navale
Collège Stanislas de Paris
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Vincent d'Indy
Ikaslea(k) Roland-Manuel
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, koreografoa, piano-jotzailea, musikologoa, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak Q14852422
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa opera
Sinfonia
IMDb nm0745878

Albert Roussel (Tourcoing, Frantzia, 1869ko apirilaren 5a - Royan, Frantzia, 1937ko abuztuaren 23a) frantses musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vincent d´Indyren ikasle izan zen Schola Cantorum-en eta geroago hango Kontrapuntu irakasle. Ikasle izan zituen Erik Satie eta E. Varèse. Lehenengo lanak inpresionismoaren eraginpean idatzi zituen, baina geroago ekialdeko musikan hartu zuen oinarri, txinatarrean, batez ere, eta baita indiarrean ere. Hala ere, tonalitateari lotu zitzaion eta ez zen ohiko moldeetatik aldendu.

Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Le festin de l´araignée (1912, Armiarmaren oturuntza), Padmâvati (1914-1918) eta Bacchus et Arianne (1930), balletak; Evocations (1910-1911, Gogorazteak), koru-sinfonia; Pour une fête du printemps (1920, Udaberriko festa) poema sinfonikoa; ganbera-musika, pianorako lanak eta abestiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]