Rondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Rondoa musika tresnetarako idatzi ohi zen musika mota da. Rondoan lelo bat errepikatzen zen hiru musika pasarte edo gehiagoren artean: ABACAD (…) A zen, beraz, egitura.

XVII. mendeko frantziar klabe-jotzaileen (François Couperin, Jean-Philippe Rameau, Jean-Henri d'Anglebert, besteak beste) musika motarik gogokoena zen. XVIII. mendetik aurrera sonataren, sinfoniaren, harizko tresnetako kuartetoaren edo kontzertuaren amaieran erabili izan zen musika mota hau. Frantses klabe-jotzaileen rondoaren eraginez garatu zen, baina musika pasarteak hiru baino ez ziren, eta lehendabiziko eta hirugarren pasarterako musika bera erabiltzen zen, sonataren egiturarekin bat eginik. Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Schumann, Max Reger eta César Franck musikagileek, besteak beste, landu zuten rondoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]