François Couperin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
François Couperin
François Couperin.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1668ko azaroaren 10a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1733ko irailaren 11 (64 urte)
Familia
Aita Charles Couperin
Seme-alabak
Leinua Couperin family
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Jacques Thomelin
Charles Couperin
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, organista, musikaria, viol playerra eta klabezin-jotzailea
Mugimendua musika klasikoa
musika barrokoa
Genero artistikoa musika barrokoa
Musika instrumentua Organoa
IMDb nm0183641

François Couperin (Paris, 1668ko azaroaren 10a - Paris, 1733ko irailaren 11), izengoitiaz Handia deitua, frantziar musikagile barrokoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikari-familia batean sortu zen. Bere garaiko klabizenbalo-jotzailerik onena izan zen. Klabizenbaloaren teknika hobetu zuen, eta obra ugari egin zituen musika-tresna horretarako. Erregearen eta Parisko Saint-Gervais elizako organo-jotzailea izan zen. Italiako musika-molde berriak (Tomaso Albinoni eta Arcangelo Corelli, biolinerako sonatak eta ganbera-musika) sarrarazi zituen Frantzian. Garai batean oso ospetsua izan zen arren, galdua zuen ospea hil zenean. Klaberako ondu zituen berrehun eta berrogei lanez gainera, motete ugari (Laudate pueri, 1697), organoan joak izateko bi meza eta ganbera-kontzertuak prestatu zituen. Klabea jotzeko antzea liburua idatzi zuen 1716. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Couperin Aldatu lotura Wikidatan