Rosa Olivares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Olivares
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEuskadiko Mugimendu Komunista

Rosa Olivares Txertudi, ofizialki Maria Rosario Olivares Chertudi, (Gernika-Lumo, 19-- ) bizkaitar politikaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971 urtean Euskadiko Mugimendu Komunistan militatzen hasi zen. Deustoko Unibertsitatean, eta 1972 urtean Filosofia eta Letrak ikasten ari zela espedientatua izan zen. eta ondioz ikasketak utzi eta lanean hasi zen lehengo Artiach enpresan eta ondoen Icosa enpresan[1]. 1977an EMK alderdiko komite nazionaleko kide izan zen, eta alderdiko lider esanguratsuenetakoa.

1977ko Espainiako kongresurako hauteskusdeetan 5. postuan aurkeztu zen Olivares Euskadiko Ezkerra koalizioaren zerrendan, eta bere hautagaitzak izan zuen arrakasta zela eta 50.000 kartel atera ziren Olivaresen irudiarekin[2].

1979an, espainiako poliziak atxilotu zuen Espainiako Konstituzioaren erreferendumean abstentzioa eskatzen zuen mitin batean parte hartu ondoren[3].

1980ko maiatzean, EMK alderdiak argitarau zuen kartel bat zela eta auziperatua izan zen[4], eta ekainean berriz auziperatu zuten Egin egunkarian argitaratutako iritzi artikulo batengatik[5].

1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EMKren Bizkaiko zerrendaburu izan zen. Hautagaitzak ez zuen ordezkaritzarik lortu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Punto y Hora de Euskal Herria. Gaur, 30 or. ISBN mkt0002659264..
  2. (Gaztelaniaz) «La campaña electoral de EE en 1977» Blog de Gaizka Fernández Soldevilla 2014-06-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  3. «Artículo: Detenida dirigente del Movimiento Comunista de Euskadi - Diario 16 - 19/10/1979 - Archivo Linz de la Transición española • Fundación Juan March» linz.march.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  4. (Gaztelaniaz) Yoldi, José. (1983-07-04). «Absueltos del delito de desacato los autores de un cartel contra el general Sáenz de Santa María» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  5. (Gaztelaniaz) Unzueta, Patxo. (1980-06-05). «Dirigente del Movimiento Comunista de Euskadi presta declaración» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]