Artiach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artiach
G. de Artiach.jpg
Datuak
Mota negozioa eta marka
Herrialdea Espainia
Jarduera
Ekoizpena
Gobernantza
Egoitza Bilbo
Jabea Nabisco
Historia
Sorrera 1907

Artiach 1907an Bilbon sortutako gaileta-enpresa da, 2012 urteaz geroztik Nutrexpa jabea duena. Izen bereko familiak abiatu zuen jarduera 1907an García Salazar kalean ("Panadería El Bosque"), hortik Cantarranas kalera pasatzen. 1920an gertatutako sute bat dela-eta, Deustuko Erriberara trasladatu ziren (Zorrotzaurrera) hurrengo urtean, baliabide modernoagoen bidez ekoizpen handiari ekinez.

1917an, orduko greba orokorraren barnean, bost paketatzailek —guztiak emakumezkoak— abiatu zuten, soldata txikiengatik eta nagusiak emandako tratu txarrengatik protestan. Aurki jaso zuten lankide gehiagoren babesa, eta zuzendaritzak lantegia itxi behar izan zuen grebak iraun artean. Azkenean, greba hasi zuten neskak kaleratu zituzten. Nolanahi ere, protestak izan zuen eraginik inguruan: Bilboko bi zopa enpresak bat-batean soldatak igo zizkieten euren beharginei.[1]

1923an 67 langile baino ez zituen arren,[2] 1970eko hamarkadako une gorenean 800 ere izan zituen. 1983ko uholdeen ondorioz, Artiach familiak Nabisco elkarteari enpresa saldu zion. 2006an Kraft Foods, 2008an Panrico eta azkenik 2012an Nutrexpa bilakatu ziren jabe berri. Egungo lantegi nagusia Orozkon dago eta urtero 24000 Tn egiten ditu.

Gaileta marka famatu asko sortu zituen: María, Chiquilín, Cocochu, Craker, Digesta, Bizcocho Artiach, Boronitas,Ceylan, Artinata eta beste asko.[3] Taldeko beste lantegietan marka ospetsuak ere egin dituzte, adibidez Vianan Marbú galletak egin dituzte.

1990eko hamarkadaren hasieran txirrindularitza talde bat babestu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Velte, Samara. (2018-03-04). «Munduak geldiarazi zituzten emakumeak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. Ibañez, Maite; Zabala, Marta. (2007). Las galleteras de Deusto: el trabajo de la mujer en el Bilbao industrial. Bilbo: Bilboko Udala, 89 or. ISBN 84-95653-89-3.
  3. Sánchez, Esteban. (2007). Artiach: la fábrica de galletas de Bilbao: 1907. in: Temas vizcaínos. Bilbo: BBK, 137 or. ISBN 978-84-8056-241-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.