Rosa Sensat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rosa Sensat
head teacher Itzuli

Bizitza
Izen osoa Rosa Sensat i Vilà
Jaiotza El Masnou1873ko ekainaren 16a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona1961eko urriaren 1a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak irakaslea, pedagogoa eta idazlea

Rosa Sensat i Vila (El Masnou, 1873ko ekainaren 17a - Barcelona, 1961eko urriaren 1a) katalandar hezitzaile bat izan zen, Katalunian hezkuntza publikoaren aldeko eragilea eta pedagogia-joera berritzaleen bultzatzailea izan zen. Bere omenez, Associació de mestres Rosa Sensat maisu eta maistren elkartea dago Katalunian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maresme eskualdeko El Masnou herrian jaio zen 1873 urtean. Bere gurasoak Jaume Sensat i Maristany, berak 9 urte besterik ez zituela hildako korbeta-kapitaina, eta Josepa Vilà i Riera, bordatzailea, izan ziren. 12 urterekin irakasle ikasketak hasita, 15 urterekin maistra titulua eskuratu zuen, eta bere jaioterriko herri-eskolan hasi zen lanean. Gironako haur eskolan lan egin ondoren, Madrilera aldatzen da, han bere ikasketak sakondu eta azkenean maistra-plaza ere lortzen du. Institución Libre de Enseñanza elkarte aurrerakoiarekin harremanetan hasten da, non Francisco Giner de los Ríos eta Bartolomé Cossío ezagutu zituen. David Ferrerekin ezkondu zen, eta Bartzelonara aldatu ziren. 1912 urtean Europako esperientzia pedagogiko berritzaileak ezagutzen ditu eta itzultzean beste hezitzaileekin pedagogia berritzailearen printzipioak partekatu eta lankidetzan hasten dira. 1914 urtean ’Escola Municipal del Bosc sortzen du Montjuïcen, aire librean eskolak ematen dituen ikastetxea eta pedagogia berritzailearen printzipioekin bat. Bertako zuzendari izango zen hogei urtez. Esperientzia horretan oinarriturik, Vers una nova escola liburua argitaratu zuen 1934 urtean. Espainiako Gerra Zibila bukatzean, aginte faxistak errepublikazale eta aurrerakoia izateagatik bere erantzukizunak kendu egiten dizkio, baina baztertua izan baino lehen, jubilatzea erabakitzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]