Rosalía Arteaga
Rosalía Arteaga | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||
1996ko abuztuaren 10a - 1998ko martxoaren 30a
1955eko otsailaren 6a - 1997ko otsailaren 11 ← Fabián Alarcón (en) - Fabián Alarcón (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Loja, 1956ko abenduaren 5a (68 urte) | ||||
Herrialdea | Dominikar Errepublika | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Cuenca (en) Pontificia Universidad Católica del Ecuador (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta idazlea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Social Christian Party (en) Q56192567 Q56682892 |
Rosalía Arteaga Serrano (Cuenca, Ekuador, 1956ko abenduaren 5a) ekuadortar politikaria da. 1996ko abuztuaren 10a eta 1997ko otsailaren 6a bitartean Ekuadorko Errepublikako presidenteordea izan zen, Kongresuak Abdalá Bucaram presidentea kargutik kendu zuen arte. Kargugabetzearen ondoren, Rosalía Arteagaren eta Fabián Alarcón kongresuburuaren arteko eztabaida hasi zen, presidentetza nork hartuko zuen erabakitzeko. 1997ko otsailaren 9an Arteagak presidente kargua zin egin zuen, eta Ekuadorko Errepublikako historiako lehen emakume presidentea izan zen.[1] Bi egun geroago, ordea, Fabián Alarcónek Kongresuaren eta armadaren babesarekin presidente-kargua hartu zuen, Arteaga kargutik kenduz.[2] Arteagak Ekuadorko presidenteorde karguan jarraitu zuen 1997ko otsailaren 11tik 1998eko martxoaren 30era.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ekuadorko diputatuek lehendakari berria aukeratzeko saioa egingo dute gaur» (pdf) Euskaldunon Egunkaria: 23. 1997-02-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
- ↑ «Bukatu da krisia Ekuadorren, Kongresuak Alarcon lehendakari aukeratu ondoren» (pdf) Euskaldunon Egunkaria: 18. 1997-02-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).