Rosalia Palermokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rosalia Palermokoa
Anthonis van Dyck 084.jpg
Bizitza
Jaiotza Palermo1130
Heriotza Palermo1166 (35/36 urte)
Jarduerak
Jarduerak eremutarra
Santutegia
Irailaren 4
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Santa Rosalia, Rosalia Palermokoa edo Rosalia Sinibaldi (1130-1156) Palermoko (Sizilia) noble birjina izan zen. Katolikoek santutzat dute. Rosalia izena "Rosa" eta "Lilia" izenen kontrakzio bat da. Sizilian "La Santuzza" deitzen dute, "Santutxoa", bere tamaina txikia dela eta. Uztailaren 15ean gurtzen da Sizilian, eta irailaren 4an munduan zehar[1]. Benediktarrek zabaldutako kultuan, Rosalia gaixotasun infekziosoen aurkako babeslea da, bereziki izurriaren aurkakoa, baina baita bizitzan zehar ematen diren zailtasunei aurre egiteko ere.

Santa Rosalia pertsona bakartia izan zen, pobrezian eta penitentzian bizi izan zena Jaungoikoari errezatzen. Eliza Katolikoaren arabera, berari esker gelditu zuen Jaungoikoak Sizilian izurri beltza.

1624an bere hezurrak aurkitu zituen kobazulo batean, kondairak dioenez ehiztari batek Rosaliaren argibideak jarraitu zituenean. Hezurrak Palermon zehar prozesioan eraman zituztenean, berriro ere hiria kaltetzen zuen izurritea gelditu zela dio kondairak, eta Santa Rosalia egozten diote mirari hori[2]. Basilika bat eraiki zen kobazuloan eta erromesaldi asko hasi ziren.

XIX. mendearen amaieran William Buckland protestanteak erlikiak aztertu zituen eta ahuntz baten hezurrak zirela aurkitu zuen[3]. Momentu horretatik aurrera hezurrak kutxa itxi batean daude, eta kutxa eramaten da prozesioan, inori erakutsi gabe. 1984an Science aldizkariak "Santa Rosalia was a goat" artikulua argitaratu zuen[4] (Rosalia ahuntz bat zen), Bucklandek egindako azterketa berretsiz. Roger Lewinek Santa Rosalia eboluzionisten patroia izatea proposatu zuen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Online, Catholic «St. Rosalia - Saints & Angels - Catholic Online» Catholic Online . Noiz kontsultatua: 2018-11-10 .
  2. (Ingelesez)  «Santa Rosalia» Italian Folk Magic . Noiz kontsultatua: 2018-11-10 .
  3. (Ingelesez)  Hutchinson, G. E. (1959-05) «Homage to Santa Rosalia or Why Are There So Many Kinds of Animals?» The American Naturalist (870): 145–159 doi:10.1086/282070 ISSN 0003-0147 . Noiz kontsultatua: 2018-11-10 .
  4. a b (Ingelesez)  Lewin, Roger (1983-08-12) «Santa Rosalia Was a Goat: Ecologists have for two decades made assumptions about the importance of competition in community organization; that idea is now under vigorous attack» Science (4611): 636–639 doi:10.1126/science.221.4611.636 ISSN 0036-8075 PMID 17787727 . Noiz kontsultatua: 2018-11-10 .