Ross (urtegia)

Koordenatuak: 48°48′52″N 121°02′17″W / 48.8144456°N 121.0379881°W / 48.8144456; -121.0379881
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ross (urtegia)
Datu orokorrak
Garaiera489 m
Motaurtegi
Luzera37 km
Zabalera2,5 km
Geografia
Map
Koordenatuak48°48′52″N 121°02′17″W / 48.8144456°N 121.0379881°W / 48.8144456; -121.0379881
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Washington
Babestutako-eremuaRoss Lake National Recreation Area (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSkagit River (en) Itzuli
Arro hidrografikoaSkagit River Basin (en) Itzuli

Ross urtegia (ingelesez: Ross Lake, Ross Dam) Amerikako Estatu Batuak eta Kanada artean aurkitzen den urtegi bat da[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skagit ibaia Kanadatik Estatu Batuetara igarotzen da, Washington estatura, eta bidean horma bat eraiki denez ura pilatu egiten da eta aintzira artifiziala sortzen du[2]. Aintziraren gehiengoa Estatu Batuetan dago baina iparraldeko muturra Kanadari dagokio. Aintzirak ibaiak sorturiko harana betetzen du eta ibilbide bihurgunetsuan 37 kilometroko luzera eta 2,5 km-ko zabalera.

Lau uharte daude aintziran, Cat, Tenmile, Little Jerusalem eta Cugar, laurak ere Estatu Batuetako zatian.

Presaren ondoren Skagit ibaiak jarraitzen du eta Puget Sound izeneko fiordora isurtzen ditu urak.

Presa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937 eta 1949 artean eraiki zen Ross presa eta 160 metrotako altuera du[2].

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Washington estatuko aisialdi eremuetako bat bihurtu da. Arrantza, kanoa eta kayak ibilerak eta mendizaleentzako ibilbideak dira arrakasta handiena duten jarduerak[3]. Bereziki ezaguna da amuarrain arrantza[4]. Presak dakarren oztopoarengatik ez da izokinik aurkitzen.

Aintziraren uren gainean Ross Lake Resorta eraiki da, ur gainean flotatzen ari diren bungalowek osatzen dute[5].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Ross Lake | North Cascades, Washington | Attractions» Lonely Planet (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  2. a b (Ingelesez) Ross Dam – Skagit Environmental Endowment Commission. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  3. (Ingelesez) «Ross Dam Trail» Washington Trails Association (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  4. (Ingelesez) «Ross Lake | Washington Department of Fish & Wildlife» wdfw.wa.gov (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  5. (Ingelesez) «Ross Lake Resort» Ross Lake Resort (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]