Rostov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rostov
Ростов
 Errusia
Rostov19.jpg
Rostoveko kremlina
Flag of Rostov (Yaroslavl oblast).png Coat of Arms of Rostov (Yaroslavl oblast).png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako oblastak Jaroslavl oblasta
Municipal districtRostovsky District
Urban settlement in RussiaQ21195800
Izen ofiziala Ростов
Jatorrizko izena Ростов
Posta kodea 152150, 152151, 152153, 152155 eta 152159
Geografia
Koordenatuak 57° 11′ 00″ N, 39° 25′ 00″ E / 57.183333333333°N,39.416666666667°E / 57.183333333333; 39.416666666667Koordenatuak: 57° 11′ 00″ N, 39° 25′ 00″ E / 57.183333333333°N,39.416666666667°E / 57.183333333333; 39.416666666667
Rostov hemen kokatua: Errusia
Rostov
Rostov
Rostov (Errusia)
Azalera 32 km²
Altuera 100
Demografia
Biztanleria 31.792 bizt. (2016)
Dentsitatea 993,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 862[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea sortutako lekuak]]
Telefono aurrizkia 48536
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Stevens Point (Wisconsin) eta Elektrostal
http://www.admrostov.ru/

Rostov (errusieraz: Ростов, rɐˈstof ahoskatua), mendebaldeko Errusian dagoen Jaroslavl oblasteko hiria da. Nero aintziraren ertzean dago, Moskutik 202 km ipar-ekialdera. Errusiako hiririk zaharrenetako bat, eta Urrezko Eraztuna deritzon inguruko turismo-guneko garrantzitsuenetako bat da. 2010ean 31.792 biztanle zituen[1].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izen ofiziala Rostov da, baina errusiarrek Rostov Veliki (errusieraz: Ростов ВеликийRostov Handia) esaten diote, Rostov Don hiriarekin ez nahasteko. Dena den, Rostov Don, gaur egun, Rostov Veliki baino askoz handiagoa da. Hiriko geltokiaren izena, edonola ere, Rostov Jaroslavski da, probintziaren izena hartuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren lehen aipamena 862. urtekoa da[2]. Herri garrantzitsua izan zen, XIII. mendera arte errusiar erresuma garrantzitsuenetariko bateko hiriburua izan baitzen. 1474. urtean, Moskuko Printzerrian sartu zuten. 1777an, hiri-izaera eman zioten.

Erlijio-gune garrantzisua ere izan da historikoki. 988. urtetik aurera apezpiku-hiria izan zen; XIV. mendean Rostoveko apezpikuak artzapezpiku kargua hartu zuen; XVI. mendean, metropoliko apezpiku. Apezpiku horietako batek, Jona Sisoievitxek, sustatu zuen hiriko Kremlin ospetsua eraikitzea. XVIII. mendearen amaieran, metropoliko egoitza Jaroslavlera aldatu zuten.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kremlinaz gain, monumentu erlijioso garrantzitsuak daude: XVI. mendeko Jasokundearen katedrala (XII. mendeko eraikinaren gainean eraikia), Errusiako kanpai handi eta famatuenak dituena (kanpai handienak, 1688koak, 32.000 kg inguru ditu); Salbatzailearen eliza, San Gregoriorena, San Joanena, Piztuerarena; eta aipatzekoa da, halaber, Jona Sisoievitxek eraikiarazi zuen egoitza ikusgarria (jauregiak, dorreak, eliza...).

Rostov inguruan monasterio famatu bi daude; bata, Abrahamena, XI. mendekoa, Errusiako zaharrenetarikoa da; eta bestea Done Jakue Salbatzailearena, XVIII-XIX. mendeko eraikin neoklasikoa.

Bestalde, hiriko esmalteak oso ospetsuak dira.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rostov Aldatu lotura Wikidatan