Rotonda di San Lorenzo (Mantua)

Koordenatuak: 45°09′29″N 10°47′41″E / 45.158125°N 10.79475°E / 45.158125; 10.79475
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rotonda di San Lorenzo (Mantua)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
ProbintziaMantuako probintzia
Italiako udalerriMantua
Koordenatuak45°09′29″N 10°47′41″E / 45.158125°N 10.79475°E / 45.158125; 10.79475
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Izenaren jatorriaLaurendi Erromakoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Mantua (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPiazza Erbe

Rotonda di San Lorenzo (edo San Lorenzo biribilgunea) eraikin erlijiosoa da, Mantuan dagoena, Lombardian (Italiako iparraldean).

Hiriko elizarik zaharrena da. Ziur aski, Venus jainkosari eskainitako tenplu erromatar batean lekuan eraikia dago. Plaza baino 150 cm beherago egoteak hori adierazten digu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canossa familiaren agintaldian eraiki zen, XI. mendearen amaieran. Jerusalemgo Hilobi Santuaren elizan inspiratu ziren eta San Lorentzo martiriari eskaini zioten.

XI. eta XII. mendeko bizantziar eskolako freskoak gorde ditu. Absideko beste fresko zati bat, San Lorentzoren martirioa islatzen duena, XV. mendekoa da. Lonbardiako tradizioa jarraituz, eraikuntza adreiluz egina dago, baina bi zutabe eta beste xehetasun batzuk marmolez eginak ditu, antzinako eraikinetatik datozenak.[1]

1579an eliza itxi egin zuten[2]. Desakralizatu ondoren, etxebizitza eta denda gisa erabili zuten. XX. mendean, inguruko etxe batzuk botatzerakoan, eraikina berriro agertu zen. Ondoren, kanpoko gehigarriak kendu eta eraikina errestauratu egin zuten.[1]

2008tik UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatua dago, Mantuako beste hainbat eraikinekin batera.[3]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo erromanikoan eraikita dago. Oin zirkularra du, eta baita abside erdizirkular bat ere. Deanbulatorio bat dauka zutabeekin inguruan, eta goian galeria bat.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «St Lawrence's Church» www.comune.mantova.it (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  2. Barbara Furlotti; Guido Rebecchini, L'art à Mantoue, Paris: Hazan. 12. orrialdea
  3. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]