Routledge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Routledge
Datuak
Mota argitaletxea eta book publisher (en) Itzuli
Industria edizioa
Herrialdea Erresuma Batua
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza Londres
Jabea Taylor & Francis (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1851
Sortzailea
Sorlekua Londres
Facebook: routledgebooks Twitter: routledgebooks Edit the value on Wikidata

Routledge Erresuma Batuko argitaletxea da, batez ere lan akademikoak argitaratzen dituena. 1851n George Routledge londrestar liburu-saltzaileak "George Routledge & Co." sortu zuen, egun Taylor & Francis (T&F) taldean dagoena.

George Routledge liburu saltzaileak jarri zuen Routledge argitaletxea sortzeko lehen harria, Erresuma Batuan, 1836. urtean. Baina argitaletxea urte batzuk geroago sortu zuen, 1851n, Frederick Warne argitaratzailearekin batera. Giza eta Gizarte Zientzietan adituak diren hainbat pentsalariren lanak publikatu ditu argitaletxeak. Horien artean daude, esaterako, Einstein, Russel edota Popper.[1]

Bere entziklopediak famatuak dira oso, hona hemen ezagunenak:

  • Routledge Encyclopedia of Philosophy (1998)
  • Encyclopedia of Ethics (2002)
  • Routledge Encyclopedia of International Political Economy
  • Encyclopedia of Paleontology (1987)
  • Europa World Year Book
  • International Who's Who

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Urteetan eginiko lana, ingelesera itzulita» Berria 2019-02-23 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]