Royal Ulster Constabulary
| Royal Ulster Constabulary | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Mota | polizia | |
| Herrialdea | Erresuma Batua | |
| Jarduera | ||
| Honen parte | Erresuma Batuko Gobernua | |
| Agintea | ||
| Egoitza nagusi | ||
| Historia | ||
| Sorrera | 1922 | |
| Ordeztu du | Royal Irish Constabulary | |
| Aurrekoak | Royal Irish Constabulary | |
| Ondorengoak | Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua | |
| Desagerpena | 2001eko azaroaren 4a | |
| Jasotako sariak | ||
| webgune ofiziala | ||
Royal Ulster Constabulary edo RUC (irlanderaz Constáblacht Ríoga Uladh, euskaraz Ulsterko Errege Polizia), 1922 eta 2001 urteen artean Ipar Irlandan jardun zuen polizia da. 1922ko ekainaren 1ean sortu zen, Royal Irish Constabularyko (Irlandako Errege Polizia) kideekin, erakunde batek bestea ordezkatu baitzuen, 1921ko Itun Anglo-Irlandarraren bidez Irlandako Errepublikari bere berezko polizia dohatu zitzaionean, Garda Síochána izenekoa.
Ipar Irlandako gatazkan paper aktiboa jokatu zuen, bere garairik onenean 8.500 kide eta 4.500 erreserbako boluntario izatera iritsita. Gatazka horretan izan zuen jarduna eztabaidagarria zela eta, Ostiral Santuko Hitzarmenaren baldintzetan hitzartuta zegoenaren arabera, erakunde hori 2001ean desagerrarazi egin zuten eta Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua edo PSNI (Ipar Irlandako Polizi Zerbitzua) erakundeak ordezkatu zuen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]