Rudstongo monolitoa

Koordenatuak: 54°05′38″N 0°19′21″W / 54.0939°N 0.322569°W / 54.0939; -0.322569
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rudstongo monolitoa
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaYorkshire eta Humber
Ingalaterrako konderri zeremonialaEkialdeko Yorkshire
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremuaEast Riding of Yorkshire
HerrixkaRudston
Koordenatuak54°05′38″N 0°19′21″W / 54.0939°N 0.322569°W / 54.0939; -0.322569
Map
Ondarea
Ondare Ingelesa1083402 eta 1013621

Rudstongo monolitoa, 25 oin baino gehiagokoa, Erresuma Batuko megalitorik altuena da. Rudston herriko hilerrian dago, Ekialdeko Yorkshiren.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harria liraina da, bi aurpegi handi lauekin. Gutxi gorabehera 1,75 metroko zabalera eta metro bat baino pixka bat gutxiagoko lodiera du. Goialdea harritik askatu dela dirudi; zorrotza balitz, harriak 8,5 metro neurtuko zituzkeen. Pisua 40 tonatan estimatzen da. Monolitoa hareharriz egina dago. Monumentua Goi Neolitokoa edo Brontze Goiztiarrekoa da. 1773an harria berunez estalia izan zen; beranduago kendu zen, harriaren goialdea gaur egun estalita dagoen arren.

Bada beste harri txikiago bat, mota berekoa, Rudstonen hilerrian, behin harri handiaren ondoan egon zena. Ia ziurra da eliza normandiarra nahita eraiki zela jada sakratutzat jotzen den leku batean, Europa osoan ohikoa den praktika batean; izan ere, Rudston izena antzinako ingelesetik dator, "Rood-stane" hitzetik, "harrizko gurutzea" esan nahi duena, eta horrek esan nahi du gurtutako harri bat helburu kristauetarako egokitu zela.

William Stukeleyk (1687–1765) monumentua aztertu zuen eta aurkitu zuen "lur azpiko monolitoaren neurriak kanpoan zeudenak bezain handiak" zirela. Stukeleyk burezur asko aurkitu zituen indusketan, bestetik, eta sakrifizio leku bat izan zitekeela iradoki zuen.[1]

Esaten denez, dinosauro fosilizatuaren balizko aztarna bat dago harriaren alde batean, baina English Heritagek 2015ean egindako ikerketa batek ondorioztatu zuen baieztapena ez zuela oinarririk.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.heritagegateway.org.uk/Gateway/Results_Single.aspx?uid=79482&resourceID=19191
  2. "No trace of dinosaur feet on ancient megalith". Yorkshire Post. 2015/09/01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]