Ruhr (ibaia)
Ruhr[1] Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako ibai bat da. Ruhr eskualdeari izena ematen dio.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sauerland eskualdeko Winterberg udalerrian dagoen Ruhrquelle izeneko kokalekuan jaiotzen da.
Lehenbizi Meschede, Arnsberg, Wickede, Fröndenberg, Holzwickede, Iserlohn eta Schwerte hiriak iragaten ditu. Ondoren Ruhr eskualdearen hegoaldeko muga adieraziz Hagen, Dortmund, Herdecke, Wetter, Witten, Bochum, Hattingen, Essen eta Mülheim hiriak zeharkatzen ditu, azkenik Duisburg hirira ailegatu eta bere urak Rhin ibaian isurtzen dituelarik.
Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ruhrquelle, Ruhr ibaiaren iturburua.
Hattingen hiriaren inguruan.
Essen hiriaren inguruan.
Duisburg hirian.