Duisburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Duisburg
Duisburg
hiri handia
Duisburg - Schwanentorbrücke 1.jpg
Flagge der Stadt Duisburg mit Wappen.svg Stadtwappen der Stadt Duisburg.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDüsseldorf
Alkatea Sören Link (en) Itzuli
Izen ofiziala Duisburg
Jatorrizko izena Duisburg
Posta kodea 47279, 47001, 47051 eta 4100
Udalerri kodea 05112000
Geografia
Koordenatuak 51° 25′ 56″ N, 6° 45′ 40″ E / 51.4322°N,6.7611°E / 51.4322; 6.7611Koordenatuak: 51° 25′ 56″ N, 6° 45′ 40″ E / 51.4322°N,6.7611°E / 51.4322; 6.7611
North rhine w DU.svg
Azalera 232.8 km²
Altuera 33 m
Mugakideak Düsseldorf, Wesel (en) Itzuli, Oberhausen, Mülheim, Rhein-Kreis Neuss (en) Itzuli, Krefeld, Meerbusch, Mettmann (en) Itzuli eta Ratingen
Demografia
Biztanleria 498.590 (2019ko irailaren 30a)
Red Arrow Down.svg0 (2018, 2019)
alt_left 252.002 (%50.5)246.588 (%49.5) alt_right
Dentsitatea 2.141,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 02066, 02841, 02151, 0203, 02065
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Vilnius, Gaziantep, Portsmouth, Calais, Lome, Wuhan, Perm, San Pedro Sula eta Fort Lauderdale
Matrikula DU
duisburg.de

Duisburg[1] Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da, Rhin eta Rhur ibaien artean kokatua. 2011eko abenduan 488.005 biztanle zituen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duisburgekoa munduko ibai porturik handiena da: 50 km-ko kaiak, 1.000 ha portu eraikuntzetan, eta 54.200.000 tonako sartu-irtena (1985). Hidrokarburoak esportatzen eta mineralak (nikela, kromoa, kobaltoa, wolframa, burdina) inportatzen dira bertatik. 500 km-ko burdinbideek lotzen dute hiria Ruhr arroarekin, eta Rhin-Herne ubideak Herne herriarekin lotzen du. Duisburg kimika eta metalurgia hiri garrantzitsua da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI mendeko historiagilea zen Johannes Aventinusek jasotako kondaira baten arabera germaniarren asaba zen Tuistok sortu omen zuen hiria K.a. 2395 urte inguruan. Duisburg beraz "Tuistoren herria" litzateke. Egia esan ez dago inolako froga historikorik gertaera hau baieztatzen duenik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Castrum Deutonis gotorlekua sortu zuten Rhin ibaiaren ibi edo pasabidea kontrolatzeko. Pixkanaka merkatal zentru garrantzitsua bihurtu zen Rhineko garraioaz gain orduko Hellweg merkatalbide garrantzitsua pasatzen baitziren bertatik. 420 urtean frankoek konkistatu zuten. 883an Normandiarrak bertan izan ziren eta hauek idatzi zuten lehenengo aldiz Diuspargum hiria.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kokapen estrategikoagatik berehala lortu zuen hiri aske izan eta Hansa Ligan sartzea. Hala ere 1000 urtearen inguruan Rhin ibaiaren ibilbidea mendebalderantz desbideratu zen eta hiriaren garrantzia jeitsiz joan zen nekazal herri bihurtzeraino.

Duisburgeko mapa, 1566an Johanne Corputiusek egina

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1655ean Unibertsitatea sortzeak Duisburgi intelektual fama eman zion, Duisburgum Doctum ezizena jaso zuelarik. 1666an Brandenburgo-Prusiaren esku gelditu zen hiria.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen Duisburgera. Hasieran tabako eta ehungintza izan ziren jarduera ekonomiko handienak baina laster iritsi ziren burdin eta altzairu konpainiak (Thyssen eta Krupp). Lantegien inguruan auzo erraldoiak sortu ziren langileak hartzeko eta hiriaren biztanleria nabarmen igo zen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra bukatzean frantziarrek eta belgikarrek okupatu zuten hiria 1921 eta 1925 artean.

Bigarren Mundu Gerran gogoz bonbakatua izan zen, hainbesteraino ezen historiagile batzuek benetan gogorki bonbakaturiko hiri alemaniar bakarra izan zela esaten duten bonbek berdin kaltetu baitzituzten lantegiak eta etxebizitzak. 299 bonbaketa jasan zituen Duisburgek eta hiriaren %80a erabat suntsituta gelditu zen. 1945ean estatubatuarrek ia trabarik gabe eskuratu zuten hiria. Gerra ostean berreraikuntzari ekin behar izan zitzaion.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010an Loveparade jaialdiko sarraskia gertatu zen. Jendeolde baten ondorioz 21 pertsona hil ziren eta 500 pertsonatik gora zauritu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Duisburg)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 5 8 12 17 20 22 22 18 14 8 5 12.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 2 3 5 8 13 16 17 17 14 11 6 3 9.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0 0 2 5 9 12 13 13 11 8 3 1 6.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81.3 55.9 76.2 68.6 73.7 96.5 88.9 76.2 73.7 71.1 83.8 88.9 934.8
Iturria: [2]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonbaketen ondorioz ia ez da eraikin historikorik gelditzen. Hala ere aipagarria da XIII. mendeko eliza gotikoa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duisburgok ia milioi erdi biztanle ditu eta honek Ipar Renania-Westfaliako hiri handienetakoa bihurtzen du. Inmigrazio tasa handienetakoa duena ere bada izan ere 83.232 turkiar bizi dira bertan, zeinak populazio guztiaren %17a egiten duen. Hauetaz gain Europako beste herrialdeetako 41.617 biztanle ere badaude, batez ere Jugoslavia ohikoak.

Turkiarren presentzia nabaria da beraz eta aipatzekoa da Duisburgeko Merkez mezkita herrialde ez-musulman batean dagoen munduko mezkitarik handiena dela.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duisburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Friedrich Ebert zubia, Rhin ibaiaren gainean, Duisburgen.