Ryan's Daughter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ryan's Daughter
Jatorria
Argitaratze-data 1970
Jatorrizko izenburua Ryan's Daughter
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 189 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Madame Bovary
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) David Lean
Gidoigilea(k) Robert Bolt Itzuli
[[Kategoria:Robert Boltek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Robert Mitchum
Sarah Miles
John Mills
Christopher Jones
Trevor Howard
Leo McKern
Barry Foster
Evin Crowley
Marie Kean
Barry Jackson








[[Kategoria:Marie Keanek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Barry Jacksonek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Anthony Havelock-Allan Itzuli
[[Kategoria:Anthony Havelock-Allanek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Metro-Goldwyn-Mayer
Edizioa Norman Savage Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Maurice Jarre
Argazki-zuzendaria Freddie Young
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Irlandako Errepublika
Argumentu nagusia Irlandako Armada Errepublikarra (1919-1921)
Historia
Jasotako sariak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
43rd Academy Awards

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
43rd Academy Awards
Nominazioak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
43rd Academy Awards

John Mills

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
43rd Academy Awards

Freddie Young

Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
43rd Academy Awards

Sarah Miles

Soinu onenaren Oscar Saria
43rd Academy Awards

Gordon McCallum , John Bramall
Kanpo loturak

Ryan's Daughter (euskaraz Ryanen Alaba) 1970eko David Lean zinema zuzendariaren britainiar filma bat da. Bertan, Robert Mitchum, Sarah Miles, John Mills, Christopher Jones, Trevor Howard, Leo McKern eta Barry Foster aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek 1970eko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (John Mills) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria irabazitu zituen, adliz 1970eko Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Sarah Miles) eta Soinu onenaren Oscar Sarirako ere izendatua egon zen.

Filma 1916. urte inguruan Irlandako hego-mendebaldeko kostaldeko herrixka batean girotuta dago, hain zuzen ere, Pazko matxinada jazo zen garai nahasian. Filma honen soinu banda ahaztezina Maurice Jarre konposatzaile ospetsuak konposatu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Irlandako hego-mendebaldeko kostaldeko herrixka, Lehen Mundu Gerra garaia. Rosy Ryan (Sarah Miles) irlandar neska gazte kaxkarina Ryan tabernariaren alaba bakarra da. Herrialdeak une latzak bizi ditu, alde batetik Lehen Mundu Gerran borrokatzeko xedez eta gehienbat egoera ekonomiko txarrak hala beharturik britainiar armadan milaka eta milaka irlandar boluntario alistatu dira, beste aldetik, herrialde honetan britainiarren aurkako sentimendu irlandar abertzalea nagusituz doa eta matxinadak gertatzeko arriskua gero eta argiagoa da: britainiar soldaduek irlandar biztanleriaren sumindura pizten dute eta irlandar nazionalistek matxinada bat antolatzen ari direlako zumurrua ere pil-pilean dago (1916ko Pazko Matxinada).

Madame Bovary zenaren antzera, Rosy neskatil ameslaria maitasun sutsu baten zain dago, bai eta gazte fin eta hezitu bat izateko gogoz ere, hortaz, Irlandako mendebaldeko azken txoko galduan dagoen kostaldeko herrixka horretan ez dago batere gustura. Baserritar hezigabe eta arlotez beteriko eskualde horretan, Rosyk bere mailara dagoela uste duen bertako gizonezko bakarra herriko maisua da (Robert Mitchum), gizon heldu, alargun, zintzo eta zentzuduna, Rosy baino dexentez zaharragoa. Rosy maisuaz maiteminduta dago eta azkenean biak ezkondu egingo dira.

Halere, herrixkara Lehen Mundu Gerrako frontean zauritutako britainiar ofizial gazte bat iritsi berri da (Christopher Jones), gizon atsekabetua da, berarekin bat gerra trauma eta ametsgaiztoak baidakartza, halere Rosy neskatila britainiar ofizial gazteaz maiteminduko da. Filmaren argumentua gero eta nahasiagoa bilakatuko da, bertan herriko apaiza (Trevor Howard), britainiarren aurkako jarrera garbia duten herritarrak eta irlandar erresistentziako O'Leary (Barry Foster) buruzagi errebeldea ere katramilan sartuko dira, amaiera ustegabekoa izango delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartako kritikak filma zapuztu egin zuen, halere gaur egun askok David Lean zuzendariaren filme onenen artean sailkatu ohi dute. Zinema antzokiek ez zioten bizkarrik eman, ikuslego handia izan zuen.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma hau Irlandako hego-mendebaldeko kostalde basati eta ederrean kokatuta dago. Dingle penintsulan filmatu zen, Dún Chaoin herrian eta Slea Head lurmuturrean hain zuzen ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]