Edukira joan

Slea Head

Koordenatuak: 52°06′22″N 10°28′09″W / 52.10617°N 10.46917°W / 52.10617; -10.46917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Slea Head
Motalurmutur
Geografia
Map
Koordenatuak52°06′22″N 10°28′09″W / 52.10617°N 10.46917°W / 52.10617; -10.46917
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Slea Head (irlanderaz Ceann Sléibhe) Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderrian dagoen lurmutur bat da. Berez, Dingle penintsularen mendebaldeko muturrean dago, penintsula horretako nahiz Irlanda osoko lur lehorreko punturik mendebaldekoena delarik. Bertaratzeko, R559 errepidean aurrera eta penintsularen amaierarte joan behar da. Hurbilen dituen udalerriak Ballyickeen, Coumeenoole eta Dunquin dira.

Slea Head lurmuturrak itsasoa nahiz bertan dauden Blasket uharteen ikuspegi bikainak izateagatik ospetsua da. Bestalde, lurmutur honetan bat-bateko eguraldi aldaketak izan ohi direnez, enbata handiak sortu ohi dira, hortaz itsas ekaitzak sortzean Blasket uharteak eta Slea Head lurmuturraren arteko itsasartea nabigaziorako oso arriskutsua bilakatu ohi da, bertan ontzi ugari hondoratu izan direlarik.

1588. urtean lurmutur honetan Espainiara itzuliz zihoazen Espainiako Itsas Armada Garaiezinaren hainbat ontzi hondoratu ziren, horregatik 1988an Armada Garaiezineko ontzien hondoratze horietan hildako itsasgizonen omenezko plaka bat ezarri zen. 1982an leku honetan ere, Santandertik Reykjavik zihoan MV Ranga zamaontzia hondoratu zen.

1970. urtean Slea Head lurmuturrean David Lean zinema zuzendariaren Ryan's Daughter filmeko hondartza eszenak filmatu ziren, bai eta 1992ko Far and Away filmaren hasierako eszenak ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]