SAPA fabrika
SAPA fabrika | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Andoain |
Koordenatuak | 43°13′20″N 2°01′35″W / 43.22222°N 2.02639°W |
Sociedad Anónima Plasencia de las Armas (SAPA) Andoaingo fabrika da, armagintzan dabilena[1].
2011ko martxoaren 4an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria-eraikin trinkoa eta sendoa da, oinplano ia karratukoa, hormigoi armatuz egina. Fabrikak luzetarako 9 nabe ditu ekialde-mendebalde ardatzean eta bi pabiloi zeharka jarrita, nabeak itxi eta lotzen, eta, horrez gain, aurrealdeko eta atzealdeko fatxadetako eraikin-atalak osatzen dituztenak. Zeharka jarritako eraikin-atalek estalki laua dute, eta luzetarakoek zerra-hortzen formako estalkia dute. Eraikina argitzeko, argia goitik eta luzetara jarritako baoetatik sartzen da, eraikinaren itxitura-perimetroko baoetatik, hain justu.
Fatxada nagusiak bulegoen eraikin-atala jasotzen du eta ekialdera begira dago; hau da, errepide nazionalera begira, beraz, erraz ikusten da. Loturako pabiloietako bat osatzen du eta bi solairu ditu; goikoak baoen bi zerrenda horizontal ditu. Bigarren plano batean, fatxadatik atzera eta altuera handiagoan, itxitura itsu jarraitu bat dago, nabe perpendikularretako burualdeak, zerra-hortzen forman jarritakoak, hartzeko; horrela kokatuta, ez baitira aurrealdetik ikusten. Fatxada-hormako azala laua eta soila da, eta ez du sarrera-irekierarik behe-solairuan. Eraikin-atal horretan, hiru bao-zerrenda jarraitu daude, horizontaltasun handikoak, eta zabalera ezberdineko lau zerrenda itsu eta zuri, erabat horizontalak (baoen jarrera horizontal hori nabarmendua azaltzen da fatxadaren 95 metroko luzeran). Inposta horizontal batek errematatzen du, erlaitzaren parean, fatxada. Atzealdeko fatxadak Oria ibaira ematen du, eta aurrekoaren antzeko itxura du (estalki laua, nabeen arteko lotura eta horizontaltasuna), baina pabiloia altuagoa da eta nabeetako burualdeak jasotzen ditu.
Eraikinaren albo-fatxadak lauak eta luzeak dira (125 metro dituzte), eta bao horizontalen bi zerrenda handi dituzte. Aurreko eta atzeko itxitura egiten duten pabiloietakoak baino beherago daude bao horiek; hala ere, horien altuera aldatu egiten da ertzetan, pabiloi horiekin bat egitean. Hegoaldera begirako fatxadak horma laua du, eta haren estalkian ez da ikusten zerra-hortzeko forma, eraikinaren gainerako ataletan bezain beste. Fatxada horri ez zaio aldaketa handirik egin eraiki zenetik. Iparraldeko fatxadak ate handiak eta erantsitako eraikin-atalak ditu, eta estalkiak zerra-hortzeko forma nabarmena du.
Arkupedun egitura du eraikinak, hormigoi armatuzko zutabeak eta forjatuak ageriz. Eraikina egiteko, hormigoi armatua, metalezko arotzeriak eta beira erabili da, kanpoaldetik zuriz entokatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ Barbería, José Luis. (1989/06/30). «Un intento de secuestro, probable origen del asesinato del chófer de una empresa de Andoaín» El País.
- ↑ Kultura Ondasun izendapena EHAAn
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |