SMS Schleswig-Holstein
| SMS Schleswig-Holstein | |
|---|---|
| Fabrikazioa | |
| Fabrikatzailea | Friedrich Krupp Germaniawerft (en) |
| Ekoizpen-lekua | Kiel |
| Historia | |
| Gila jartzea | 1905eko abuztuaren 18a |
| Uretaratzea | 1906ko abenduaren 17a |
| Esleipena | 1908ko uztailaren 6a |
| Zerbitzuaren amaiera | 1917ko maiatzaren 2a |
| Ship recommissioning | 1926ko urtarrilaren 31 |
| Kudeatzailea | Kriegsmarine eta Imperial German Navy (en) |
| Gatazka | Bigarren Mundu Gerra eta Lehen Mundu Gerra |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 59°19′59″N 23°31′59″E / 59.333°N 23.533°E |
| Ezaugarriak | |
| Dimentsioak | 8,25 ( |
| Erruna | 22,2 m |
| Zingoa | 8,25 m |
| Abiadura | 19,1 kn |
| Identifikazioa | |
SMS Schleswig-Holstein (ⓘ) Alemaniako Kaiserliche Marinek eraikitako bost Deutschland klaseko akorazatuetatik azkena izan zen. Ontzia, Schleswig-Holstein probintziaren izenarekin bataiatua, Kielgo Germaniawerft ontzioletan eraiki zen 1905ean, eta ia hiru urte geroago jarri zen martxan. Bere klaseko ontziak zaharkituta zeuden lanean hasi zirenean, tamaina, blindajea, su-potentzia eta abiadura txikiagoak baitziren korazatuen belaunaldi berrikoak baino.
Schleswig-Holstein bi mundu-gerretan borrokatu zen. Lehen Mundu Gerran, lehen lerroan egon zen Itsas Garaiko Flotaren II. Eskuadroian, eta Jutlandiako guduan izan zen 1916ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era. Schleswig-Holstein borrokaldian sartu zen eta tamaina handiko jaurtigai batek kaltetu zuen. Borrokaren ondoren, Schleswig-Holstein zaintza-lanetarako erabili zuten Elba ibaiaren bokalean, 1917. urtearen amaieran zerbitzutik kendu baino lehen. Versaillesko Itunak Alemaniari baimentzen zizkion korazatu urrietako bat izaki, 1920ko hamarkadan Schleswig-Holstein berriro jarri zen martxan. 1935ean, korazatu zaharra ontzi-kadeteentzako eskola-ontzi bihurtu zen.
Schleswig-Holsteinek Bigarren Mundu Gerrako lehen tiroak egin zituen Westerplatteko base poloniarra bonbardatu zuenean Danzigen, 1939ko irailaren 1ean. Ontzia eskola-ontzi gisa erabili zen gerraren zatirik handienean, eta britainiar bonbarderoek hondoratu zuten 1944ko abenduan, Gotenhafenen. Ondoren, Schleswig-Holstein erreskatatu eta lehorreratu egin zuten, sobietar armadak tiro-praktiketan erabiltzeko. 1990ean, ontziaren kanpaia Bundeswehreko Historia Militarreko Museoan (Dresde) zegoen ikusgai.