Westerplatteko gudua

Koordenatuak: 54°24′27″N 18°40′17″E / 54.4075°N 18.671388888889°E / 54.4075; 18.671388888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Westerplatteko gudua
Bigarren Mundu Gerrako Poloniaren inbasioa
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
SMS Schleswig-Holstein itsasontziaren erasoa, 1939ko irailaren 5ean.
Data1939ko irailaren 1etik irailaren 7a
LekuaWesterplatteko penintsula, Danzig Hiri Askea
Koordenatuak54°24′27″N 18°40′17″E / 54.4075°N 18.671388888889°E / 54.4075; 18.671388888889
EmaitzaAlemaniar garaipena
Gudulariak
Hirugarren Reicha Alemania Nazia
 Danzig Hiri Askea
Polonia Poloniako Bigarren Errepublika
Buruzagiak
Hirugarren Reicha F.G. Eberhardt
Hirugarren Reicha Gustav Kleikamp
Hirugarren Reicha Wilhelm Henningsen 
Polonia Henryk Sucharski Errendizioa
Polonia Franciszek Dąbrowski Errendizioa
Indarra
c. 3.400
gerraontzi 1
2 torpedo ontzi
60 hegazkin
182-240
Galerak
50 hildako
c. 150 zauritu
15 hildako
c. 40 zauritu
155–185 atxilotu

Westerplatteko gudua Poloniaren inbasio alemaniarraren lehen gudua izan zen, eta Bigarren Mundu Gerraren hasiera izan zen Europan. Westerplatte penintsulan gertatu zen, Danzig Hiri Askeko portuan (orain Gdańsk, Polonia).

1920ko hamarkadan Poloniako Bigarren Errepublikak Garraio Militarreko Gordailua (Wojskowa Składnica Tranzytowa, WST) ezarri zuen Westerplatte penintsulan, Nazioen Ligaren begiradapean zegoen Danzig Hiri Askean. 1939ko irailaren 1etik aurrera, Alemania Naziko Wehrmachtak eta Danzigeko polizia alemaniarrak eraso egin zioten WSTari. Bi taldeek uste zuten Poloniako goarnizioak ezingo zituela ordu batzuk baino iraun errefortzuak jaso edo kontrola guztiz galdu aurretik, poloniarrek zazpi egunez mantendu zuten Westerplatteren kontrola, nahiz eta amiltze-bonbardaketak jaso airetik eta SMS Schleswig-Holstein itsasontziaren erasoak itsasotik.

Westerplatteren defentsa inspirazioa izan zen Poloniako armadarentzat eta herriarentzat, Alemaniak beste leku batzuetan egindako aurrerapenen aurrean, eta oraindik erresistentzia-sinbolotzat hartzen da Polonia modernoan. Poloniako gobernuak museo publiko bat irekitzeko asmoa du 2026an[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Polonieraz) «Muzeum na Westerplatte zacznie powstawać w 2022 roku» trojmiasto.pl 2019-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]