Danzig Hiri Askea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Danzig Hiri Askea
Freie Stadt Danzig
Wolne Miasto Gdańsk

1920 – 1939
Nazioen Ligaren agintean
Gdansk flag.svg POL Gdańsk COA.svg
Goiburua
Nec Temere, Nec Timidi «Ez ausartegi, ezta beldurti ere»
Ereserkia
Fitxategi:Für Danzig
Free City Danzig 1930.svg
Danzig Hiri Askearen kokapena Europan, Bigarren Mundu Gerra aurretik
Sorrera 1920
Desagerpena 1939
Hiriburua Danzig
Hizkuntza(k) Alemaniera eta poloniera
Eremua 1.966 km2
Biztanleria 366.730 (est. 1923an)
Dirua Danzigeko florina = 100 pfennige (Danziger Gulden alemanieraz)
Aurrekoak
Flag of Germany (3-2 aspect ratio).svg Weimar Errepublika
Flag of Prussia (1918–1933).svg Prusiako Estatu Askea
Flagge Preußen - Provinz Westpreußen.svg Mendebaldeko Prusia
Ondorengoa
Hirugarren Reicha Flag of the NSDAP (1920–1945).svg

Danzigeko Hiri Askea (Freie Stadt Danzig alemanez, Wolne Miasto Gdańsk polonieraz) 1920ko ekainaren 10ean eratutako hiri-estatu autonomoa izan zen. Gaur egun Gdansk hiri poloniarra (1772tik 1920ra Prusiaren barne) Versaillesko Itunaren (1919) III. zatiko IX. atalak esandakoen arabera eratu zen. Era honetan, Alemaniarekiko independentzia lortu zuen eta Nazioen Ligaren esku gelditu zen eta Poloniak pribilegio ekonomiko eta diplomatikoak jaso zituen herri honen babesle bihurtu zelako.

1939an Hirugarren Reichak Danzig okupatu zuenez gero Hiri-askeko dohaina izateari utzi egin zion. Bigarren Mundu Gerraren amaieran ostera Poloniari egokitu zitzaion lurraldea.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1807an, Napoleon I.ak estatu sasiautonomoaren dohaina eman zion hiriari. Baina 1815an, Vienako Batzarraren ostean, hiria berriro Prusiaren barnean gelditu zen. Hala ere, 1820an, Versaillesko Itunarekin Danzig hiriak aurreko autonomia berreskuratu zuen, alabaina Nazioen Liga eta Poloniaren kontrolpean.

Hiri-estatuaren ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokiko billeteak.

1919an Lehenengo Mundu Gerra amaitu zenean Danzigeko hiria lurraldeen arteko tirabiren gunea bilakatu zen. Alde batetik, Alemaniak lurralde bera eskatzen zuen, bertan jatorri alemaniar zuen biztanleria ugaria zelako; bestalde, Poloniak hiria aldarrikatzen zuen Itsaso Baltikorako zuten sarbide bakarra zelako. Haren legezko jatorria Versaillesko Itunaren akordioan (100-108 artikuluetan) datza, honako hau adierazten baitzuen, hain zuzen:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danzig Hiri Askeko Estatuaren Nagusiak
Izena Hasiera Amaiera Alderdia
Danzigeko Senatuaren Presidenteak
1 Heinrich Sahm 1920ko abenduaren 6an 1931ko urtarrilaren 10ean Ez
2 Ernst Ziehm 1931ko urtarrilaren 10ean 1933ko ekainaren 20an DNVP
3 Hermann Rauschning 1933ko ekainaren 20an 1934ko azaroaren 23an NSDAP
4 Arthur Karl Greiser 1934ko azaroaren 23an 1939ko abuztuaren 23an NSDAP
Estatuaren Presidenteak
5 Albert Forster 1939ko abuztuaren 23an 1939ko irailaren 1ean NSDAP


Nazioen Ligako Komisario Gorenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Passport of the Free City of Danzig

Nazioen Ligako lurralde agintadunak ez bezala, Danzigeko Hiri Askeak (Sarreko arroaren lurraldea bezala) Nazioen Ligako kontrolpean iraun zuen. Herrialde ezberdinetako ordezkariek Komisario Gorenaren eginkizuna bete zuten:

Izena Aldia Herrialdea
1 Reginald Thomas Tower 1919–1920 Erresuma Batua
2 Edward Lisle Strutt 1920 Erresuma Batua
3 Bernardo Attolico 1920 Italia
4 Richard Cyril Byrne Haking 1921–1923 Erresuma Batua
5 Mervyn Sorley McDonnell 1923–1925 Erresuma Batua
6 Joost Adriaan van Hamel 1925–1929 Herbehereak
7 Manfredi di Gravina 1929–1932 Italia
8 Helmer Rosting 1932–1934 Danimarka
9 Seán Lester 1934–1936 Irlandako Errepublika
10 Carl Jakob Burckhardt 1937–1939 Suitza

Populazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria hizkuntzaren arabera, 1923aren azaroaren 1ean Dazing Hiri Askeko errolda
Nazionalitatea Alemaniera Alemaniera eta
Poloniera
Poloniera, Kaxubiera,
Masuriera
Errusiera,
Ukrainera
Hebreera,
Yiddish
Sailkatu gabeak Guztira
Danzigekoak 327,827 1,108 6,788 99 22 77 335,921
Danzigekoak ez direnak 20,666 521 5,239 2,529 580 1,274 30,809
Guztira 348,493 1,629 12,027 2,628 602 1,351 366,730
Ehunekoa 95.03% 0.44% 3.28% 0.72% 0.16% 0.37% 100.00%

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St. Maryko Paristar Eliza Luteraniar Gorenga, Rechtstadt

1924an, biztanleriaren %54,7 protestantea zen (220.731 pertsona inguru, gehiengoa luteranoak Antzinako Prusiar Eliza barne), %34,5 katolikoak (140.797 pertsona), eta %2,4 judutarrak (9.239 pertsona); halaber, beste gutxiengo protestante zeuden: 1.934 kalbinistak, 1.093 bautistak, 410 Humanista erlijiosoak. Era berean, 2.129 disidenteak ziren eta 1.394 biztanlek beste izendapeneko erlijioetan sinesten zuten eta 664 hiritarrek erlijiogabetzat zuten euren burua. Aipatzekoa da judutarren komunitatea 1910an 2.717 jarraitzaile izatetik, 1923an 7.282 izatera heldu zen eta 1929an 10.448 ziren, Polonia eta Errusiatik etorritako emigranteak batik bat.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danzig Hiri Askea Aldatu lotura Wikidatan