SUCRE

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Artikulu hau ALBAko herrialdeen kontu eta balio unitate komunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sucre».

SUCREa (gaztelaniazko Sistema Únitario de Compensación Regional), ALBAko herrialdeek eta Ekuadorrek 2008ko azaroan hartzea adostatu zuten kontu unitate komunaren izena da. Bere ISO 4217 kodea XSU da. 2008an Ekuador ez zen ALBAko partaidea. 2010eko urtarrilaren 10an Honduras ALBAko itunari uko egin zion. 2013ko martxoaren 24an Uruguaik sistemari atxikitzeko eskaera gutuna sinatu zuen nahiz eta ez izan oraindik ere sistema honen partaide ezta ALBAko kidea.

Gaur egun kontu eta balio unitate bat da soilik. Ez da legezko txanponak eta diru paperak jaulkitzen dituen erakunde batengatik kontrolatuta dagoen diru trukagarri bat. SUCREaren partaideak Bolivia, Ekuador, Kuba, Nikaragua eta Venezuela dira[1].

SUCREaren xede teorikoa Ameriketako Estatu Batuetako dolarraren ordezkapen progresiboa da, ALBAko herrialdeen eskualde arteko merkataritzan.

2010eko urtarrilaren 1ean SUCREa diru bezala guztiz funtzionatuko zuela iragarri zuen Hugo Chávezek, 2009ko apirilaren 16an[2]. Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak ordea, honetarako denbora pila falta zela esan zuen[3]

2000 urtera arte, Ekuadorko diruak izen bera izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  SUCRE, http://www.sucrealba.org/index.php/cmr/paises-miembros22. Noiz kontsultatua: 2017-03-26 .
  2. (Gaztelaniaz) El "sucre" funcionará el 1 de enero, según Chávez.
  3. (Gaztelaniaz)  «Utopía sucreña», La Estrella de Panamá, 25/10/2009, http://laestrella.com.pa/economia/utopia-sucrena/23754112. Noiz kontsultatua: 2017-03-25 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]