Deun-ixendegi euzkotarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabin Aranaren izendegia» orritik birbideratua)
Deun-ixendegi euzkotarra
Jatorria
Egilea(k)Koldo Eleizalde eta Sabino Arana Goiri
Argitaratze-data1910
IzenburuaDeun-ixendegi euzkotaŕa
Orrialdeak83
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko

Deun-ixendegi euzkotarra Sabin Aranak idatzi eta Luis Eleizaldek osatu eta 1910ean, Sabin Arana hil ondoren, argitaratu zuen euskal pertsona-izenen bilduma da. Lan hartako izen asko, 1897an Aranak argitara emandako Egutegi Bizkaitarra lanean ageri ziren. Eleizaldek ateratako izendegian, 960 ponte-izen ematen dira.

Hasieran Elizarekin arazoak izan baziren ere, kide jeltzaleak seme-alabak izen horiekin bataiatzen hasi ziren, eta pixkanaka arrakasta zabala izan zuten. Horietako izen batzuk ez dira ia inoiz erabili, baina beste asko egungo garaietara bizirik iritsi dira, 1970eko hamarkadatik aurrera argitaratutako izendegietan jaso izan baitira: Karmele, Josune, Nekane, Kepa, Iñaki eta Julen, besteren artean. Esan beharra dago baita euskal izen guztiak ez direla Sabin Aranak asmatutakoak, batzuek aspaldiko mendeetan dokumentatuak baitaude; nahiz eta egia izan abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren gorraldiarekin berriz erabiltzen hasi. Halakoak dira Mikel eta Erlantz bezalako izenak.

Sabin Aranak, gainera, izen-deiturak emateko eredu guztiz berria asmatu zuen, alderdikideen ezaugarri moduan: Bi abizenak "(e)ta" batez lotuta idatzi behar ziren eta bigarrenari "-tar" atxiki, izena azken tokian jarriz: Arana ta Goiri'tar Sabin. Sistema hau, Aranaren jarraitzaile askok gerraostean oraindik erabiltzen bazuten ere, denborarekin erabat desagertu zen.

Azpiko ataletan Aranak asmatutako izenetako batzuk agertzen dira, alfabetikoki ordenaturik.

Lege fonetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileen asmoa santu-izendegi guztia euskaratzea zen. Hori lortzeko, izenen jatorrizko formari euskararen lege fonetikoak ezarri zizkieten. Lege usteko horiek, hala ere, ez ziren inola ere bat heldu euskararen egiazko lege fonetikoekin, eta oso modu arbitrarioan aplikatzen ziren. Adibide moduan, honako hauexek:

  • l eta n ondoko p/t/k guztiek b/d/g ematen dute: Antonius > Andoni, Elpidius > Elbidi.
  • s, t, d eta z ondoko b/d/g guztiek p/t/k ematen dute: Prosdocimus > Postokima, Lutgerus > Luker.
  • dr, br, tr eta antzeko kontsonante multzoak saihetsi bokal epentetiko baten bidez: Gabriel > Gabirel, Clemente > Kelmen.
  • i ondoko z eta s guztiak, x: Elixabete.
  • f > p: Stephanus > Estepan/Estepana.
  • Bokal bukaerak, -a maskulinoentzat (Joseba, Jagoba, Gorka...) eta -(n)e femeninoentzat (Aintzane, Agurtzane, Julene...), Pablo Pedro Astarloa apologistaren iritzi batetik hartuta: Fredrich > Pederica/Pederike, Begoña (tradiziozkoa) > Begoña/Begoñe, maskulinoa eta femeninoa, hurrenez hurren.

Horrez gain, izen batzuk esanahiari jarraituz euskaratu zituen, askotan, berak asmatutako neologismoak erabiliz: Ugutz/Ugutzne (Bautista), Gixane (Encarnación), Aintza (Gloria), Irakusne (Epifanía), Bakarne (Soledad), eta beste.

A[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abarne: "Ramos".
  • Abene: "Pilar" gaztelaniaz.
  • Adele: "Adela".
  • Agerkunde: "Epifania".
  • Agurne: "Adoración".
  • Agurtzane: Agurneren aldaera.
  • Aintza: "Gloria", maskulinoa
  • Aintzane: Gloria, femeninoa.
  • Albane: "Alabana".
  • Ander: "Andres".
  • Andoni: "Antonio".
  • Argiñe: "Luz".

B[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Babesne: "Amparo".
  • Betikone edo Betiñe: "Perpetua".
  • Bingen: Bizente.

D[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Deunoro: Omiasaindu edo Damusanturu.

E[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Edorta: "Eduardo".
  • Eladi: "Eladio".
  • Elene: "Elena".
  • Endika: "Enrike".
  • Estepan: Stephanus-etik. "Eztebe" da euskal tradizioko izena.
  • Euken: "Eugenio".
  • Eukene: "Eugenia".
  • Eukeni: Eukenen aldaera.

G[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gabirel: "Gabriel".
  • Gaizka: "Salbador".
  • Gaizkane: "Salbadora".
  • Garbikunde: "Purificación".
  • Gizane: "Encarnación".
  • Gorane: "Exaltación".
  • Gorka: "Jurgi".
  • Gotzon: "Angel".
  • Gotzone': "Angela" edo "Angeles".

I[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Igone: "Ascensión".
  • Iker: "Ikerne"-ren gizonezkoentzako aldaera
  • Ikerne: "Visitación"
  • Imanol: "Manuel".
  • Iñaki: "Inazio".
  • Iragarne: "Anunciación".
  • Iragartze: Iragarneren aldaera.
  • Iraide.
  • Irakurne.
  • Irkus: "Epifanio".
  • Irkusne: "Epifania".
  • Irune: "Trinidad".
  • Ixaka: "Isaak".

J[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasone: "Asunción".
  • Jokin: "Joakin".
  • Jokiñe: "Joakina".
  • Jon: "Joan".
  • Jone: "Joana".
  • Josu: "Jesus".
  • Josune: "Jesusa".
  • Julen: "Julian".
  • Julene: "Juliana".

K[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kariñe: "Carina".
  • Karmel: Israelgo toki baten izena, Karmeldarren erlijio ordena sortu zen tokia.
  • Karmele: Karmel-etik eratorria.
  • Keltse: "Celsa".
  • Kepa: "Pedro", "Peru", "Petri".
  • Koikili*: "Cecilio"
  • Koldo(bika): "Luis".
  • Koldobike: "Luisa".

L[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lander: "Leandro".
  • Laurentzi: "Lorentzo", "Laurendi"
  • Libe: "Libia".
  • Lore: "Flora".
  • Luken: "Luziano".
  • Lukene: "Luziana".

M[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Markel: Martzelo.
  • Markele: Martzela.
  • Miren: "Maria".

N[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nekane: "Dolores".

O[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Osane: "Remedios".

P[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Perdiñande: "Fernanda".
  • Pozne: "Consuelo".

S[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sabiñe: "Sabina".
  • Sorkunde: "Concepción".

U[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ugutz: "Bautista".
  • Uguzne: Ugutzetik eratorria.
  • Urgozo

Z[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zorion eta Zorione.
  • Zuriñe: "Blanca".

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara