Koldo Eleizalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koldo Eleizalde
Bizitza
Jaiotza Bergara1878ko ekainaren 9a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1923ko uztailaren 24a (45 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Kidetza Eusko Ikaskuntza
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Koldo Eleizalde Brenosa —bataio izenez, Luis Maria Ignazio Jose Ramon; sabindarren izen-sisteman, Eleizalde'tar Koldo— (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainaren 9a - Bilbo, Bizkaia, 1923ko uztailaren 24a) euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa. Euskararen irakaskuntza jorratu zuen bere lan askotan. Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen hasieratik. Era berean, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen, R.M. Azkue, Julio Urkixo eta Arturo Kanpionekin batera. Euskararentzako eredu batu baten alde agertu zen. Era berean, haur euskaldunei eskola euskaraz eman behar zitzaiela aldarrikatzen zuen. Teoria mailan ez ezik, praktikara ere eraman zituen bere ideia pedagogikoak. Horrela, Bizkaiko Aldundiak ezarri zituen eskolen arduraduna izan zen, eta euskarazko ikasmaterialak sortzeaz arduratu zen. Politikan ere jardun zuen, Euzko Alderdi Jeltzaleko kide moduan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Raza, lengua y nación vascas (1911)
  • Morfología de la conjugación vasca sintética (1913)
  • Países y razas (1914)
  • Metodología para la restauración del euzkera (1918)
  • Landibar (gaztelaniazko eleberria) (1918)
  • El problema de la enseñanza en el País Vasco (1918)
  • Euskal-zenbakistia
  • Euskeraz irakurtzeko irakaspidea

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.