Pablo Pedro Astarloa
Pablo Pedro Astarloa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1752ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Madril, 1806ko ekainaren 2a (53 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Pablo Pedro Astarloa Agirre —Pablo Astarloa izen-deiturez ezaguna— (Durango, Bizkaia, 1752ko ekainaren 29a - Madril, Espainia, 1806ko ekainaren 2a) apaiza, hizkuntzalaria eta filologoa izan zen. Euskararen apologista. Astarloak Eragin handia izan zuen ia mende bat geroagoko Euskal Pizkundean eta Sabin Aranarengan; euskara garbiaren aurrekariak proposatu zituen.
Euskararen deskripzio zuzen eta zehatz samarra egin zuen. Hitzen morfemak bereizi eta zehaztu zituen; eta, gehienetan, zuzen asmatu zuen. Aitzindari izan zen Astarloa horretan.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzazaletasun handiaren jabe, hamalau hizkuntza ikasi zituen, tartean hebreera, arabiera eta greziera. 1799an Wilhelm von Humboldt hizkuntzalari alemaniarra ezagutzeko aukera izan zuen, eta urte haietan "El arte bascongado" bere lehenengo lana argitaratu zuen. Lorenzo Hervás eduki zuen zuzentzaile garai hartan.
Bizitzako azken lau urteak Madrilen eman zituen. Jaioterrian monumentu eta kale bana dedikatu zizkioten. Halaber, Gerediaga Elkarteak omenaldia egin zion haren heriotzaren 200. urteurrenean.
Euskaltzaletasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelaniaz idatzi arren, euskara ezagutu eta sakon ikertu zuen bizitzan zehar. 1803an Madrilen Apología de la lengua Bascongada o ensayo crítico-filosófico de su perfección y antigüedad sobre todas las que se conocen, en respuesta a los reparos propuestos en el Diccionario Geográfico Histórico de España argitaratu zuen, Joaquín Traggia Uribarri zaragozarrarekin hizkuntzaren jatorriari buruz eztabaidan sartuta. Durangarra eusko-iberismoaren alde agertu zen, hau da, euskara Penintsulako lehen biztanleen hizkuntzatzat hartzen zuen. Bere apologian, euskara munduko hizkuntzarik perfektuena eta zaharrena dela argudiatzen zuen.
Beste lan batzuen artean Los Discursos filosóficos sobre la lengua primitiva o Gramática y análisis razonada de la euskara o vascuence, Diccionario del euskera eta Reflexiones Filosóficas en defensa de la Apología de la Lengua Vascongada ere idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gómez López, Ricardo. XIX . mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2007, 405 or.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astorgano Abajo, Antonio & Astorgano Lozano, Antonio Mª (2003): "Hervás y los apologistas vascoiberistas en 1803", RIEV. 48, 1, 347-408. ISSN 0212-7016 .
- Uriarte Astarloa, Jose Maria (2002): Pablo Pedro Astarloa (1752-1806), biografía, Durango, Durangoko Arte eta Historia Museoa. ISBN 84-7849-019-1.
- Uriarte, Jose Mari (2008): Pablo Pedro Astarloa (1752-1806), Bidegileak 51, Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. ISBN 978-84-457-2757-7.