Ander
Ander greziar jatorriko Andreas izenaren euskal aldaera da, Andoreekin batera. Maiz, Jon Ander izen konposatua osatzeko erabiltzen da.
Izena antzinako grezieraz Ανδρέας idazten zen, Andreas, hau "gizon" hitzetik eratorria (antzinako grezieraz: ἀνήρ/ἀνδρός, aner/andros). Ander izenak, beraz, gizontasuna esan nahi du, "indartsu", "adoretsu" edo "gerlari" gisa ere ulertua.
Izenak baliokideak ditu beste hizkuntza batzuetan: Andrés gaztelera, Andrea italieraz (beste hizkuntza gehienetan Andrea emakume izena da), Andrew ingeleraz (askotan "Andy" edo "Drew" gisa laburbildua), Andreu katalanez edo Andrei hizkuntza eslaviarretan.
Ander izena duten pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospea eta erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskadin eta Nafarroan, Ander izen arrunt eta ezaguna da; askotan Jon izenarekin batera agertzen dena, izen konposatu bat sortuz (esaterako, Jon Ander). Espainiako Estatistika Institutuak (INE) egindako ikerketa baten arabera, azken hamarkadetan, Ander bezalako euskal izen askok ospea irabazi dute Iberiar Penintsulan. [1][2]
Kultura garaikidean izan duen presentziari esker, Ander izenak ospe handia lortu du. 2018an Netflix plataforman estreinatu zen Elite izeneko Espainiako telesailak (2018-2024) eragin handia izan du horretan; izan ere, telesaileko pertsonaia nagusietako batek Ander Muñozek (Arón Piperrek antzeztua) izenaren ospea nabarmen handitu du nazioartean.[3][4]
Roberto Castonek 2009an zuzendutako eta nazioarteko hainbat jaialditan saritua izan zen filmak Ander du izenburu eta film honek izen horren presentzia indartzen lagundu zuen nahiz eta neurri txikiago batean izan.[5]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Nombre Ander. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorrotxategi Nieto, Mikel. (2019). «Nombres vascos de persona en España 2000-2017» Moenia 25: 281-327. ISSN 2340-003X..
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Élite', el cóctel de sexo, drogas y crimen que ya es un éxito internacional» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arón Piper se convirtió en un fenómeno de masas gracias a Élite» La Vanguardia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ander (2009)» FilmAffinity.