Sabin Lopez de Gereño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabin Lopez de Gereño
López de Guereño.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1941 (79/80 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta ingeniaria
Lan nabarmenak Ikusi mendizaleak
Musika instrumentua biolina

Sabino López de Guereño Arrarte (Bilbo, 1941-) euskarazko abestien konpositorea da .

Sabin López de Guereñok Ikusi mendizaleak abestia konposatu zuen. Izan ere, Euskal Herriko mendi abestirik garrantzitsuenetakoa da. [1] Xabier Gereño euskal idazlearen anaia da eta CINSA musika ekoizpen konpainiaren sortzaileetako bat izan zen, euskal musikan espezializatua. Mota guztietako 270 abesti baino gehiago egin ditu (maitasun abestiak, sehaskakoak, lirikoak, martxak ...). Liburugintzari dagokionez, turismoarekin eta festekin lotutako hiru liburu argitaratu ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabino López de Guereño Arrarte Bilbon, Bizkaian ( Euskal Herria ) jaio zen, 1941ean, musikarekin lotutako familia batean; bai bere aita, Lorenzo López de Guereño, bai bere ama Inés Arrartek pianoa jotzen zuten. Bere anaiek Orfeoiko San Antonen kantatu zuten. Sei anaien artean gazteena zen. Biolina ikasten hasi zen Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan, eta bertan, Juan José Vitoria-ren eskolak jaso zituen [2] Gaitasun Diploma eskuratu zuen 1960 urtean. Batxilergoa egin ondoren, Bilboko Ingenieritza Eskolan ikasketak hasi eta 1964an graduatu zen Peritu Industrial Elektriko titulua eskuratu. 1994an "Merkataritza Marketineko Zuzendaritza eta Salmenta Zuzendaritza'' masterra egin zuen. Jarduera profesionala Mungiako Arteche Taldeak duen Arteche Hermanos elektroteknikoan garatu zuen.

Argiñe Zarraga Ateca-rekin ezkondu zen 1969an eta hiru seme-alaba izan zituzten, Asier, Aritza eta Naiara.

Sabin Guereñok idatzi zuen lehen abestia izan zen abesti liriko bat, Zorioneko egun au izenburua zuena, bere koinatuari eskainitakoa Venezuela -tik itzuli zenean. Bigarren pieza, zortziko bat izan zen, oraingo honetan bere emaztea izango zenari eskainita eta Loreak baratzetan izenburua zuen. Hirugarrena eta ezagunena aipatutako Ikusi mendizaleak izan zen, azkar oso martxa ezaguna bihurtuko zena.

Ikusi mendizaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabin Guereñok, bere anaia Xabier eskatuta, mendizaleek beren txangoetan abestu zezaketen abesti bat nahi zuela eta, konposatu zuen Ikusi mendizaleak martxa ezaguna, 1966ko gau batean, doinua eta, ondoren, letra. Xabier Gereñok "Euskal Kantu Berriak" lehiaketara aurkeztu zuen, baina epaimahaiak ez zuen onartu "interes gutxiko martxa" gisa hartu baitzuen. Ordurako, partitura jadanik banatua zegoen txistulari eta orfeoi taldeek eta egileak jakin gabe gabe kaleratu eta aski zabaldu zen.

1968an abestia Argoitia neba-arrebak (Irune eta Andoni Argoitia) CINSAn argitaratu zuten albumaren errepertorioan txertatuta zegoen dagoeneko. 1970. urtean Sabino López de Guereño-k piezaren copyrighta erregistratu zuen.

Abestiak bertsio ugari ditu eta artista askok interpretatu dute, besteak beste, Oskorri folk taldearena eta Leihotikan taldeko rock bertsioak ditugu.[3]

Beste lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortutako CINSA argitaletxean, Fiestas de Vizcaya liburua argitaratu zuen (1975) urtean. Musikagile gisa, aipatutako Ikusi mendizaleak abestiaz gain, ondoko lan hauen partiturak eta kanta herrikoeien bertsioen konpilazioak argitaratuak ditu:

  • [Cancionero Vasco] (1980)
  • Euskal kantu liriko berriak, I [konpilazioa] (2004)
  • Eguzkia (2006)
  • Euskal kantu liriko berriak Euskaldun jaio nintzan (2006)
  • Ai, kutuna! : amaiur-i (2007)
  • Kantuak bihotzetik IV (2008)
  • Euskal kantu liriko berriak II [konpilazioa; lankidetzan] (2009)
  • Euskal kantu liriko berriak (2010)

Lankidetzan, bestalde, ondoko beste lan eta konpilazio hauetan parte hartu du:

  • Itsasgizona [musika eta hitz originalak, Begoña Onzain ; Itzulpen librea euskaraz, Leire Saitua; edizioa, Sabino L. de Guereño](2006)
  • Kurrun kutun : naiara-ri [musika eta hitzak, Sabino L. de Guereño ; piano laguntza, Berta Fresco] (2006)
  • Izar barri bat : asier-i [melodia ta hitzak, Sabino L. de Guereño ; piano laguntza, Gorka Aguinaga ] (2007)
  • Loreak Baratzetan : argiñe-ri ; Zatoz neuregana [melodia ta hitzak, Sabino López de Guereño ; piano, Berta Fresco] (2007)
  • Finlandes-en kantua ; Maitasun oihartzuna [musika eta hitz originalak, José María Beobide ; itzulpen librea euskaraz, Sabino L. de Guereño (2007)
  • Goizean goiz [melodia ta hitzak, Sabino L. de Guereño ; piano laguntza, Miguel N'Dong](2008)
  • Olagorta [musika, Carmen Lecumberri ; hitzak originalak, Antón Echevarri; itzulpen ibrea euskaraz, Sabino L. de Guereño] (2008)
  • Zurengan beti [melodia ta hitzak, Sabino L. de Guereño ; piano laguntza, Berta Fresco] (2008)
  • El mar [letra, Jesús María Hernández Gil ; musika, Sabin L. De Guereñu] (2010)
  • El mar : (reprise) [letra, Jesús María Hernández Gil ; músika, Sabin L. De Guereñu] (2010)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)[Sabin López de Guereño: bilbaíno y compositor de 'Ikusi mendizaleak' Ésta es la pequeña historia de una de las canciones montañeras más importantes de la historia en Euskal Herria, yo diría la que más, pues ha trascendido en varias generaciones de montañeros vascos y todavía estaba sin contar. Non argitaratua: Deia. Egilea:Iñaki García Uribe. Noiz: 2020ko apirilaren 20a.]
  2. (Gaztelaniaz)Nuestros compositores desconocidos, Sabino López de Guereño. Medio: Revista Bilbao. - N. 114 (marzo 1998), p. 28. WEB ayuntamiento de Bilbao Autor: Ayuntamiento de Bilbao Fecha: marzo de 1998
  3. Argiñano, José Luis. (2005). «Kantu lirikoa tradizionalak bildu dituzte bi irakaslek» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-07-14.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]