Ariel Sharon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ariel Sharon
Ariel Sharon, by Jim Wallace (Smithsonian Institution).jpg
Komunikazio ministro

2003-02-28 - 2003-08-17
Minister of Health Itzuli

2002-05-23 - 2002-06-03
Israelgo lehen ministro

2001-03-07 - 2006-04-14
Ehud Barak - Ehud Olmert
Kanpo Arazoetako ministro

1998-10-13 - 1999-06-06
David Levy Itzuli
Minister of National Infrastructure, Energy, and Water Itzuli

1996-07-08 - 1999-07-06
paper zorrorik gabeko ministro

1983-02-14 - 1984-09-13
Defentsa ministro

1981-08-05 - 1983-02-14
Nekazaritza eta Landa Garapeneko ministro

1977-06-20 - 1981-08-05
Knesseteko kide

1977-06-13 - 2006-04-17
Knesseteko kide

1974-01-21 - 1974-12-23
Bizitza
Izen osoa אריאל שיינרמן
Jaiotza Kfar Malal Itzuli1928ko otsailaren  26a
Herrialdea Palestinako Britainiar Mandatua  (1928 -  1948-05-14)
 Israel  (1948-05-14 -
Lehen hizkuntza hebreera
Heriotza Ramat Gan Itzuli2014ko urtarrilaren  11 (85 urte)
Hobiratze lekua Giv'at ha-Kalaniyot Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Tel Aviv University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
hebreera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Lantokia(k) Jerusalem eta Havat Shikmim Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua major general Itzuli
Parte hartutako gatazkak 1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Suezko krisialdia
Sei Eguneko Gerra
Yom Kippur Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kadima Itzuli
Likud
Shlomtzion Itzuli
IMDb nm0788956
Ariel Sharon signature.svg

Ariel Sharon (hebreeraz: אֲרִיאֵל שָׁר‏וֹן‎, arabieraz: أرئيل شارون‎, Ariʼēl Sharōn; Kfar Malal, 1928ko otsailaren 26a - Tel Aviv, 2014ko urtarrilaren 11a) israeldar politikari eta militarra izan zen. Lehen Ministroa izan zen 2001eko martxotik 2006ko apirilera arte, nahiz eta 2006ko urtarrilaren 4tik aurrera, Ehud Olmert Lehen Ministrordeak postua hartu zuen, Sharonek odol isuri handia izan zuelako. Handik aurrera, koman egon zen, 2014ko urtarrilean hil zen arte[1].

Bere ibilbide politiko luzean zehar, bai Israelen, bai kanpoan, polemikak piztu zituen. Israelen segurtasuna ahuldu gabe, bakea lortzen ahalegintzen zen lidertzat jotzen zuten aldekoek. Israeldar askoren iritziz, borroka latzetan herrialdea defendatu zutenetakoa izan zen. Palestinar frankorentzat, berriz, 1982an Beirut inguratu zuen odolzalea eta Sabra eta Xatila sarraskiaren erantzulea zen[2].

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an eratu zenetik, Israelgo armadako komandantea izan zen. 1953ean 101 unitatea sortu zuen, palestindar fedajinen aurkako errepresalia operazioak egiteko. Suezko krisialdian (1956-1957), Sei Eguneko Gerran (1967) eta Yom Kippur Gerran (1973) parte hartu zuen. 1982an, Menahem Beginen gobernuko Defentsa ministroa zela, Libanoko inbasioa zuzendu zuen. 1982ko irailean geratutako Sabra eta Xatila sarraskiaren ardura izatea leporatu zitzaion[3]. 1983an, Kahan komisioak "zeharka" eta "pertsonalki" erantzulea zela ebatzi zuen, nahita axolagabe jokatu baitzuen. Ondorioz, Defentsa ministro kargua utzi zuen. Nolanahi ere, Likud alderdiaren barnean politiko nabaria izanik, hurrengo kabineteetan ministro izaten jarraitu zuen.

1999an, Benjamin Netanyahuren porrotaren ostean, alderdiburu izendatu zuten. 2000eko irailean Meskiten Zelaigunera egin zuen bisitak Bigarren Intifada eragin zuen. 2001ean lehen ministro hautatu zuten. Kargua hartu ondoan Zisjordaniako mugako harresia eraikitzen hasi zen, nazioarteko komunitatearen kritikei jaramonik egin gabe. Baina Gazako zerrendatik erretiratzeko plana aurkeztu zuenean, alderdikide ugarik kritikatu eta Israel saldu izana leporatu zioten. Azkenean, 2005eko azaroan Sharonek Likud alderdia utzi eta Kadima izenekoa sortu zuen. 2006ko urtarrilean, istripu zerebrobaskular larria izan zuen, eta koma egoeran gelditu zen[2]. Alderdi berriak, Ehud Olmert buru zuela, 2006ko hauteskundeak irabazi zituen.

Ariel Sharon Tel Aviven hil zen, 2014ko urtarrilaren 11n.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ariel Sharon Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Israel
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.