Edukira joan

Saccharomyces

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saccharomyces
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaAscomycota
KlaseaSaccharomycetes
OrdenaSaccharomycetales
FamiliaSaccharomycetaceae
Generoa Saccharomyces

Saccharomyces generoa legamia mota bat da, onddoen erreinuko bizidun mikroskopikoa, beraz. Legami honek hainbat gluzidoren hartzidura burutzen du, karbono dioxidoa eta etanola sortuz. Hartzidura horiek garrantzi handia dute ardoa, ogia edo garagardoaren ekoizpenean, besteak beste.

Saccharomyces cerevisiae da legamien genero horren ordezkaririk ezagunena. Saccharomyces bayanus eta Saccharomyces boulardii dira genero honen beste espezie batzuk.