Gereziondo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gereziondoa
Prunus avium
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Rosales
Familia: Rosaceae
Generoa: Prunus
Azpigeneroa: Cerasus
(Mill.) Focke ex Engl. & Prantl, 1888

Gereziondoa Cerasus azpigeneroa osatzen duten landareak dira, Prunus generokoak. Oso balioetsia dago bere zur gorrixkagatik eta loreen edertasunagatik, nondik gerezia sortzen den.

Gereziondoa Europako baso epeletako zuhaitza da; lurzoru freskoak, sakonak eta aberatsak nahi izaten ditu, eta beraz, Euskal Herrian gehienbat harizti mesofitikoen lurretan egoten da. Fruta-arbola hau lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.

Euskal Herrian ezagunak dira Itsasuko eta Etxauriko gereziak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25 m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, zur leuna du eta marroi kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak gorrixka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbor zuzena eta bertikala du, eta azal leun eta gris argia; enborra arrakalatu egiten da zahartzean, ildaxka horizontaletan.

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoen ingurua obatu-lantzeolatua da, eta zatirik zabalena orriaren goiko erdia da; ertza zerraduna da.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreek 2-5 cm bitarteko pedizelo luzea dute; nahiko handiak dira, 2-3 cm diametrokoak, eta bi eta sei lore bitarteko sortatan bilduta daude, unbela txikien antzera. Bost sepalo dituzte, beste horrenbeste petalo zuri eta lorezil asko.

Japonian, gereziondoaren loreari Sakura deritzo eta udaberrian gertatzen da bere loraldia. Japonian, Hanami (花見, Hanami?) jaialdia egiten da haren omenez.

Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gereziak.

Gerezia fruitu gazia da eta globo-itxurako kolore haragitsu gorria du. Geienetan binaka egoten dira.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerezien txortenek, eratorri salizilikoak edukitzearen ondorioz, aspirinaren antzeko eragina dute (erreumaren aurkakoa, antipiretikoa eta analgesikoa), eta beraz, farmaziako prestakin batzuetan edemaren, erreumaren, zistitisaren, sukarraren, hotzeriaren eta abarren aurka erabiltzen dira.

Gereziondoaren zura marroia da eta tonu gorrixkak ditu; gogorra, mehea eta lantzeko erraza da, eta akabera ona ahalbidetzen du. Hori dela eta, oso egokia da arozgintzarako eta altzariak nahiz estaldurak egiteko.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gereziondo mota bat baino gehiago dago, batzuk fruituak ematen ez dituztenak, gereziondo japoniarraren kasuan, eta fruituak ematen dituena.

Gingondoa edo Prunus cerasus zuhaitz bat da fruitu garratzak eta gorri argi kolorekoak. Bere jatorria Europa eta Asiako mendebaldean dago. Badira baratz handiak Iberiar penintsulatik Turkiako Anatoliara eta Eskandinaviako hegoaldetik Britainia Handira arte, merkataritzako erabiltzen direnak.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiko zerrendan gereziondo izen arrunta duten Prunus generoko espezieak dira, baina ez dira nahitaez Cerasus azpigenerokoak:.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gereziondo Aldatu lotura Wikidatan