Edukira joan

Salima Sultan Begum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salima Sultan Begum
Bizitza
JaiotzaKannauj (en) Itzuli1539ko martxoaren 5a
HeriotzaDelhi1612ko abenduaren 15a (73 urte)
Familia
AmaGulrukh Begum
Ezkontidea(k)Bairam Khan (en) Itzuli
Akbar  (1561 (egutegi gregorianoa) -
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Salima Sultan Begum, ezizenez Makhti (Kannauj, India, 1539ko otsailaren 23aDelhi, Mogol Inperioa, 1612ko abenduaren 15a) Mogol inperioko enperatriza eta poeta izan zen. Akbar enperadorearen laugarren emaztea izan zen. Aurretik Bairam Khanekin ezkondu zen, zeina 1561ean hil zuten.[1][2][3][4][5]

Emakume eta enperatriz gisa, maila altua hartu zuen emakume-harem inperialean. Hala, eragin politiko handia izan zuen gortean eta inperioan. Hainbat liburu eta olerki idatzi zituen Makhti izengoitiarekin (“Gordea”). Akbar enperadoreari bere Jahangir semeordearentzako barkamena eskatzeko izan zuen moduarengatik gogoratzen da.

Familia-jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salima Sultan Begum Gulrang Begum mogol printzesaren eta Kanauj-eko erregeorde Nur-ud-din Muhammad Mirzaren alaba gisa jaio zen. Amaren aldeko aitona Babur enperadorea izan zen, Mogol Inperioaren sortzailea, eta lehen Mogol enperadorea.

Amaren aldeko osaba-izebak Mogol enperadorea (Humayun) eta Hindual Mirza printzesa izan ziren. Orduan, Salima Akbar enperadorearen eta bere lehen emaztearen, Ruqaiya Sultan Begum-en, lehengusina izan zen, biak baitziren osaba-izeba Humayun-en eta Hindal Mirza-ren semeak, hurrenez hurren.

Ezkontzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1557ko abenduan, 18 urte zituela, Bairam Khan zaharrarekin (50 urte inguru zituena) ezkondu zen, Jalandhar-en, Punjab-en. Bairam mogol-armadako komandantea zen. Esaten da senar-emazteek interes handia piztu zutela Gorte Inperialean, senar-emazteek bi dinastia garrantzitsu elkartu zituztelako, Bairam Ali Shukr Berot-etik, hau da, Turkoman dinastiatik, jaisten baitzen; Salima, berriz, Dinastia timuridakoa zen, Babur enperadorearen biloba. Salima Bairamen bigarren emaztea izan zen, Ruqaiya Sultan Begumen ostean. Azken hori Abdul Rahimen ama zen. Senar-emazteen ezkontzaldia oso motza izan zen eta ez zuten seme-alabarik izan.

Ezkondu eta hiru urtera, 1561ean, hil zuten zaharragoa zen Bairam Khan, Maham Angak bere aurka jarritako intrigen ondorioz. Alargun geratu ostean, Salima bere lehengusu-neba zen Akbarri eman zioten ezkontzan urte berean. Bigarren senarra baino hiru urte eta zazpi hilabete nagusiagoa zen. Salimarekin ezkondu zen Akbar, enperatriza eta Bairam Khanen semea (Rahim) azpikeria politikoetatik babesteko. Salima talentu handiko emakumetzat hartu zuten, eta Akbar enperadorearen azken emaztea izan zen.[6]

Irakurle eta idazle handia izanik, Akbar-ekin izandako topaketak eta garaiko hainbat gertaera politiko erregistratu zituen idatziz. Beraz, gertaera horrek Salima bere garaiko emakume garrantzitsuenetakotzat aintzesten du.

Salimak eta Maryam Makanik berebiziko garrantzia izan zuten Akbar eta Jahangir-en arteko akordio baten negoziazioan, aitaren eta semearen arteko harreman aldeak 1600. urtean handitu zirenean, Jahangir Mogol Inperioko tronura igotzeko bidea amaiarazten lagunduz. Jahangir-en erregealdian, Salimak zeregin erabakigarria izan zuen Khan-i-Azam eta Mirza Aziz Koka boteretsuen barkamena lortzeko; izan ere, Jahangir enperadoreak hiltzera kondenatu baitzituen.

1575ean, Salimak Haj-etik Mekarako erromesaldia egin zuen izebarekin, Gulbadan Begum printzesarekin eta gorteko beste dama batzuekin batera.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salima 1612ko abenduaren 15ean hil zen Delhin. Haren semeordeak, Jahangirrek, jaiotzaren eta jatorriaren xehetasunak eman zituen, baita ezkontzak ere, eta esan zuen Salimak 73 urte zituela hil zenean. Bere gurariei jarraituta, bere gorpua berak diseinatutako eta zaindutako lorategi batean lurperatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) M, Reena. (2020-07-19). «Salima Sultan Begum - 4th wife of the great emperor Akbar» Exploring the knowledge (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  2. (Ingelesez) Bamboat, Dilnavaz. (2021-08-31). «Always Kingmakers, Rarely Openly Rulers: The Women Behind The Mughal Empire» Women's Web (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  3. (Ingelesez) Saifi, Tanish. (2023-02-11). Salima Sultan Begum | 4th Wife of Akbar the Great. (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  4. (Ingelesez) «Salima Sultan Begum Biography | Third wife of emperor Akbar | Thrilling Point - video Dailymotion» Dailymotion 2023-12-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  5. (Ingelesez) md.admin. (2016-12-19). «Salima Sultan Begum» IMP WORLD (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  6. «Journal and Proceedings of the Asiatic Society of Bengal» The Society 2 1909.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]