Babur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Babur
Babur.2.jpg
Mogol enperadorea

1526-04-21 - 1530-12-26
Ibrahim Lodi Itzuli - Humayun
Emir

1494 - 1500
Bizitza
Jaiotza Andijan Itzuli1483ko otsailaren 14a
Herrialdea Mogol Inperioa
Heriotza Agra1530eko abenduaren 26a (47 urte)
Hobiratze lekua Gardens of Babur Itzuli
Familia
Aita Umar Shaikh Mirza II
Ama Qutlugh Nigar Khanum
Ezkontidea(k) Aisha Sultan Begum Itzuli
Masuma Sultan Begum Itzuli
Maham Begum Itzuli
Mubarika Yusufzai Itzuli
Zainab Sultan Begum Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Timurid dynasty Itzuli
Q15242416 Itzuli
Jarduerak
Jarduerak poeta, autobiografialaria eta prefecta Itzuli
Lan nabarmenak Baburnama Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa

Zahir-ud-din Mohammad Babur (1483ko otsailaren 14a - 1530eko abenduaren 26a) Indiako Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Babur ezizenak "tigrea" esan nahi du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Uzbekistanen dagoen Andijan hirian jaio zen. Tamerlan konkistatzaile mogolaren ondorengoa eta Ferganako haraneko Omar Sheikh erregearen semea zen eta hau hiltzerakoan 12 urte baino ez zituen arren bera bihurtu zen errege.

Hamabost urte zituela, 1495ean Samarkanda hiria erasotu eta konkistatu zuen baina bere sorterria zen Fergana galdu zuen. Berreskuratu bazuen ere 1501ean uzbekoak berriz jabetu ziren bailaraz. Hurrengo hiru urteetan galdutako lurrak berreskuratzeko helburuaz armada handi bat osatu zuen. Hindu Kush mendiak zeharkatu eta Kabul konkistatu zuen baina uzbekoek ez zioten utzi Fergana hartzen. Hurrengo urteetan istilu ugari izan ziren mogolen eta uzbekoen artean.

Indian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sorterria eskuratzeaz etsita, hegoaldera jo zuen. Delhiko nobleak ez zeuden gustura Ibrahim Lodi sultanarekin eta Baburri laguntza eskatu zioten. Honek 1521ean Indian sartu eta 1526an Delhi konkistatu zuen. Ibrahim sultana Panipateko batailan hil zen eta Baburrek bere burua Padshah Ghazi (Indiako Enperadore) izendatu zuen. Sultanaren aldekoa zen Rana Sanga erregeak 200.000 soldadurekin aurre egin zion baina honek ere galdu egin zuen eta Babur bihurtu zen Indiako Enperadore absolutua.

Mogol Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1857 arte iraungo zuen Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Hiriburua Agran ezarri zuen eta bertatik gobernatu zuen India iparraldea. 48 urterekin hil zen eta bere seme Humayunek ordezkatu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babur Aldatu lotura Wikidatan