Saltsa bizkaitar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Saltsa bizkaitarra edo bizkaitar saltsa Bizkaian jaio zen saltsa gastronomiko bat da, osagai nagusitzat piper gorri txorizeroa eta tipula dituena. Aukerakoak diren beste osagai batzuk berakatza, tomatea edo ogia dira.

Saltsa honen erabilera tradizionaletako bat bakailaoaren lagungarri gisa da.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piper txorizero lehorrak, haziak eta txortena kenduta, uretan jarri eta irakin arte uzten dira sutan. Ondoren, koilara batekin barruko mamia erauzten zaie. Tipula xehe-xehe egin, nahi izanez gero berakatza ere gehitu, eta erregosten jartzen da oliotan, gorritu arte. Piperren mamia erantsi eta nahi bada, baita tomatea ere. Utzi dena su leunean ongi egin arte. Amaitzeko, pasatu nahastea puregailu edo irabiagailutik, saltsa leuna lortu arte. Saltsa likidoegi geratzen bada, gaileta birrinduak gehitu ahal zaio.

Sueztitu tipula, kolorea hartu arte; aurretik, bota errehidratatutako lukainka-txorizoak, eta sueztitu pixka bat; loditu irin pixka batekin, eta zopatu fumetarekin edo hondorekin, norbere gustuaren arabera, edo arrainekin, haragiekin, edo berdurekin erabili nahi den kontuan hartuta. Utzi irakiten minutu batzuetan. Txikitu eta bahetu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.