Salvador Espín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salvador Espín

Bizitza
JaiotzaMurtzia1982ko ekainaren 1a (41 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta ilustratzailea
Enplegatzailea(k)Marvel Comics

Salvador Espín Bernabé (Murtzia, 1982ko ekainaren 1a) komiki ilustratzaile eta diseinatzaile espainiarra da. Arte ederretan lizentziatua eta animazioan espezializatua Valentziako unibertsitate politeknikoan. Marvel editorialean egiten du lan eta komiki munduan garrantzitsuak izan diren pertsonaiak landu ditu, adibidez: Hulk, Spider-Man, Wolverine, Kapitain Amerika, X-Men eta Deadpool beste batzuen artean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murtzian jaiotako marrazkilari honek, Valentziako unibertsitate politeknikoan egin zituen ikasketak. Marrazketa garrantzitsua izan da bere bizitzan, txikitan bere aita komikizaleak denda espezializatuetara eramaten zuen, eta horregatik hazi zitzaion komikiarekiko grina.[1] Bere amak superheroiak marrazten ikasteko liburu bat oparitu zion txikitan, eta bertan anatomiaren kontzeptu orokorrak agertzen ziren. Orduan marraztea gustuko zuela eta erraztasunak zituela konturatu zen, eta oso goiz hasi zen bere komikiak egiten eta saltzen, hala ere, batez ere superheroien zale izan da. Marrazkilaria izateko lehia institutuan sortu zitzaion, garai hartan, komiki denda batean ikusi zuen espainiar marrazkilarien zerrenda bat, marrazkilari hauek Marvel, Dark Horse, DC eta bestelako argitaletxeetan aritzen ziren. Orduan sumatu zuen marrazkilari profesionala izatea posiblea izango zela. Hortik aurrera, parte hartzen hasi zen marrazki lehiaketetan, aldizkarietan eta abarretan. 2006an Creajoven 2006 txapelketan komiki arloan lehenengo saria irabazi zuen.

Lehenengo urratsak Marvel konpainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako unibertsitate politeknikoan ikasketak bukatu ondoren, Bartzelonara joan zen komiki munduan sartzeko asmoarekin, 2008. urtean, Bartzelonako Komiki Azokan, Marvel konpainiako editore bati erakutsi zion bere lana eta gustatu zitzaion.[2] Hortik aurrera konpainiarekin hasi zen lan egiten, eta gaur egun hamar urte baino gehiago daramatza bertan lanean. 2012. urtetik darama Deadpool antiheroia lantzen, horri esker, bere lana mundu osoan ezaguna egin da.[3][4]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaiei ematen die garrantzia gehiena komikietan. Marrazketa estilo adierazgarri eta dibertigarria du, errealismoaren eta komikotasunaren xehetasunarekin.

Lanak eta kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ilustradorea Anima Beyond Fantasy rol jokoan. Anima Projt. Std./Edge ent. (2005.urtetik)
  • Pertsonaien eta jantzien diseinatzaile burua 3D animazioko proiektu zinematografikoan La joya de Tudmir, José Luis Feito zuzendua, Integra Fundazioarentzat eta Item publizitate-agentziarentzat. (2005)
  • Pertsonaien diseinatzailea Ad Eternia. El Ocaso del héroe bideojokoan UPV. (2006)
  • Ilustrazioak Lumina estudioko 05. Agenda Pertsonalean (2005)
  • Irakaslea udako eskoletako komiki eta ilustrazio ikastaroan CARRIL enpresarentzat.(2005)
  • Argazkilaria Nosotr@s aldizkari kulturalean. (Desde 2004)
  • Hainbat film laburren argazki-zuzendaria: Fin,Good bye, Casanova Wong, IX Círculos eta “Garbage”
  • Hainbat film laburren zuzendaria: Good Bye Casanova Wong!, IX Círculos eta Garbage
  • Kamera eta argazkigintzako laguntzailea Morente. Buscando miradas dokumentalean, Fest. Int. del Cante de las Minas de Cartagena. Murcia. (2004)
  • Marrazkilaria El Tío Saín, El Ciruelo eta Usted Fanzineetan.
  • Publizitaterako storyboard-marrazkilaria SolerArpa estudioan (Dr. Livingstone). 2007
  • Marrazkilaria Damage Control Marvel Comics. 2007
  • Marrazkilaria Wyrdamur taldearen In Praebibo Mortis diskoan.​ 2014[5]

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maskota diseinu lehiaketako irabazlea NEOGEO Pocket. (SNK/Hobby Konsolak. 1998)
  • Gidoi Onenaren Saria (14-19 urteen artean) VII udal lehiaketan, CreaJoven. (1998)
  • Istorio onenaren 1. saria (14-19 urteen artean) VIII udal lehiaketan, CreaJoven. (1999)
  • 1. saria XI udal lehiaketan, CreaJoven. (2000)
  • Aipamen berezia komikian, Cornellà´03. (2003)
  • 1. saria PinatarJoven´04 komiki lehiaketan. (2004)
  • Aipamen berezia Film Laburren modalitatean, ValenciaCrea´05. (2005)
  • Arte Plastikoetako modalitatean izendatua, MurciaJoven´05.
  • Marrazki Onenaren Saria, Julia Cejasekin batera, komiki modalitatean, GenerAcción´05.
  • PlayStation Portable fotomuntaketa lehiaketaren irabazlea. (Sony/PlayStation Magazine. 2006)
  • 2. saria Resident Evil DS ilustrazio lehiaketan. (Nintendo/Hobby Consolas. 2006)[6]
  • Argazkigintza modalitatean izendatua, CreaJoven´06
  • Komiki onenaren 1. saria komiki arloan, CreaJoven´06
  • Gidoi Onenaren Saria, Juan E. Fernandezekin batera, Cómic a Cornellà´06
  • Gidoi Onenaren Saria, David Navarrorekin batera, Cómic a Cornellà´07
  • Marvel Comics-erako marrazkilaria 2008tik
  • 2009an errebelazio Egilearen saria irabazi zuen Madrilgo Expocomic-ean.[7]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erakusketa kolektiboa. El Esparragal kultura-etxean (Murtzia, 2000)
  • Anatomía Artística. Marrazketa erakusketa. UPV. (Valentzia, 2004)
  • Retratos de un pueblo: El Esparragal. Argazkilaritza erakusketa. El Esparragal kultura-etxean. (2005)
  • Retratos de un pueblo. Argazkilaritza erakusketa. Yesqueros kultura-etxean. (2006)
  • Espacio Inestable. Ikus-entzunezko erakusketa. Espacio Inestable. (Valentzia, 2006)
  • Viñetas sin título.Julia Cejasekin egindako erakusketa. Becados Generacción Cómic. Galería Detrás del Rollo (Murtzia, 2010)
  • Manga aretoa Victor Villegas Auditoriumean. (Murtzia, noviembre 2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Salva Espín: «Me propuse no volver a madrugar»» La Verdad 2018-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  2. (Gaztelaniaz) Catanesi, Santiago Cabrera. (2018-05-21). «Salva Espín, dibujante de Marvel: "El papel de la mujer en el cómic está ganando peso"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  3. «Salva Espín (Wolverine: Season One) | Guía del cómic» www.guiadelcomic.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Salva Espín, dibujante de Deadpool para Marvel: “En el mundo del cómic hay talento, pero falta industria”» Tribus Ocultas 2018-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  5. «WYRDAMUR: IN PRAEBIBO MORTIS | MariskalRock.com». mariskalrock.com. Kontsulta data: 2016-12-06.
  6. (Gaztelaniaz) Quesada, Daniel. (2013-04-24). «Salva Espín, dibujante de Masacre» HobbyConsolas (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  7. «Salvador Espín Bernabé - Ficha de autor en Tebeosfera». www.tebeosfera.com. Kontsulta data: 2019-05-14.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]