Salvador Novo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Salvador Novo
Bizitza
Izen osoa Salvador Novo López
Jaiotza Mexiko Hiria1904ko uztailaren 30a
Herrialdea  Mexiko
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Mexiko Hiria1974ko urtarrilaren 13a (69 urte)
Hezkuntza
Heziketa Escuela Nacional Preparatoria
(1917 - 1921)
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea, kazetaria, antzerkigilea eta funtzionarioa
Jasotako sariak
Kidetza Academia Mexicana de la Lengua
Los Contemporáneos
Teatro Ulises

Salvador Novo López (Mexiko Hiria, 1904ko uztailaren 30a - ibidem, 1974ko urtarrilaren 13a) Mexikoko idazlea izan zen. Antzerkiaren Historiako irakaslea izan zen; 1952an Mexikoko Hizkuntza Akademiako kide izendatu zuten. Olerkia, antzerkia eta hitz laua landu zituen; antzerkian zuzendari, itzultzaile eta egile gisa jardun zuen.

Idazlan nagusiak: olerkia: XX Poemas (1925), Nuevo amor (1933, Maitasun berria), Poesía (1955), Poesías (1961), Sonetos (1964); antzerkia: A ocho columnas (1956, Zortzi zutabetan), Ha vuelto Ulises (1962, Itzuli da Ulises); kontakizuna: El joven (1925, Gaztea), Nueva grandeza mexicana (1946, Mexikoren handitasun berria); saiakera: Ensayos (1925, Saiakerak), En defensa de lo usado (1938, Erabiliaren alde), México, historia de una ciudad (1967, Mexiko, hiri baten historia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]