Salvat Monho
Salvat Monho | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Izturitze, 1749ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Bardoze, 1821eko ekainaren 4a (71 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, apaiz katolikoa eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Salvat Monho Laborde (Izturitze, Nafarroa Beherea, 1749ko abuztuaren 23a - Bardoze, Lapurdi, 1821eko ekainaren 4a) euskal idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Iraultza garaian Bardozeko erretorea izan zen; Iraultzaren aldekoa hasieran, haren kontrakoa izan zen gero.[1] Apaiz konstituzionala izan nahi ez zuelako atzerrira ihes egin zuen 1799an.[2] 1806an, kultua berrezartzean, Ipar Euskal Herrira itzuli zen. Ainhoako erretorea izan zen lehenik, eta Irisarrira bidali zuten geroago.[3] Iberiar Penintsulako Gerran, Mina jeneralak Irisarriko herritarrei barka ziezaien lortu zuen; izan ere, jenerala herritarrak zigortzeko prest zegoen, tropei eraso egin zietelako.[4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olerki eta bertso ugari idatzi zituen, eliz-girokoak eta satirikoak. 1972an, Pierre Laffitek bildu eta argitaratu zituen Poèmes basques de Salvat Monho (1749-1821) liburuan. Olerki horietako bat da honako hau:[5]
« | Chanson bachique Bakusek ez du trionpharik ez aldarrerik nahi |
» |
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Poémes basques de Salvat Monho (1749-1821), 1972, Ikas
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Arbelbide, Xipri. (2011). «Xuriak eta gorriak. Azkainen eta Bardozen» Euskera. Euskaltzaindia, 1147-1164 or. ISSN 0210-1564..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Zavala, Antonio. (1989). Frantziako Iraultza eta Konbentzioko Gerra bertsotan. Etor, 35-38 or. ISBN 4-85527-62-3..
- ↑ Estornés Lasa, Bernardo. Munho Laborde, Salvat. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-6).
- ↑ Monho, Salvat. Olerkiak. Literaturaren Zubitegia, klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-6).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salvat Monho literaturaren zubitegian, zubitegia.armiarma.eus
- Haritschelhar, Jean Salvat Monho olerkariaren metrika, Lapurdum, 9, 2004, journals.openedition.org