Edukira joan

Samantha Bailly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samantha Bailly

(2016)
Bizitza
Jaiotza1988ko azaroaren 16a (35 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta haur literaturaren idazlea

samantha-bailly.com
Twitter: Samanthabailly Edit the value on Wikidata

Samantha Bailly (Frantzia, 1988ko azaroaren 16a) frantziar idazle, gidoilari eta bideogilea da. 2017tik 2019ra, Charte des auteurs et des illustrateurs jeunesse elkarteko presidentea izan zen, eta, 2018tik 2021era, Ligue des auteurs professionnels elkartekoa. Parenthèse-ren sortzaileetako bat da, Orleanseko basoan turismo jasangarria eta sormena uztartzen dituen gunea.

Literatura ikasketak egin ondoren, Samantha Baillyk bi Diplôme national de master titulu (Frantziako unibertsitateko gradu ondoko titulua) lortu zituen, bata literatura konparatukoa, eta bestea argitalpen teknikei eta erredakzio profesionalari buruzkoa.[1] Ikasten ari zen bitartean, Ubisoft bideo-joko enpresan lan egin zuen.[2]

2009an bere lehen eleberria argitaratu zuen, La Langue du silence,[3] aurrerago Bragelonne argitaletxean Oraisons tituluarekin berrargitaratuko zuena. Liburuak, 2011n, Imaginales literatura-sarietako Prix des lycéens kategoriako saria —bigarren hezkuntzako ikasleek emana—[4], eta Jeunesse Marais Page saria[5] jaso zituen.

Samantha Baillyk hainbat genero landu ditu: fantasiazko eleberriak, eleberri errealista garaikideak, ipuinak, manga, filmen gidoiak...[6] Bere proiektu nagusietako bat bere belaunaldiari eta errealitatearekin duen harremanari buruzko obrekin osaturiko fresko bat eraikitzea zen.[6] 2014an hasiera eman zion proiektuari Éditions Milady-n argitaratutako Les Stagiaires eleberriarekin, zeinaren eskubideak zineari utzi zitzaizkion[7]; haren ostean, 2017an eta 2018an, À durée déterminée eta Indéterminés atera ziren Jean-Claude Lattès argitaletxean, hiru liburuko seriea osatuz.[6] Beraz, 2014tik aurrera, Samantha Bailly, bere webgunean azaltzen duenez, fikzioaren bidez, 80 eta 90eko hamarkadetan jaitotako pertsonek osatzen duten “Y belaunaldia” bereizten duten mekanismoak deszifratzen saiatu zen.[8]

Samantha Bailly 2012ko Imaginales sarietan


2016tik 2020ra, Alchimia (Pika Édition) manga-seriearen gidoia idatzi zuen. Seriea Sophie Ayraud 'Miya' marrazkilariak ilustratu zuen, eta hiru albumez osaturik dago.[9][10][11] Horrez gain, zenbait bideo jokoetarako gidoiak ere idatzi zituen.

2018ko udazkenean, “egile hibrido” bihurtzeko erabakiaren berri eman zuen: ez zuen edizio tradizionala baztertu, ordura arteko bere lanak zirkuituan txertatuta baitzeuden, baina, urte horretan, La Marelle eleberriaren autoargitalpena eta merkaturatze digital independentea esperimentatu zituen.[12] Kazetariek bere erabakiaren arrazoiez galdetuta, honela azaldu zuen bere ikuspegia: «Ni, autore guztiak bezala, ohartu izan naiz diru-sarrerak gutxitzen ari direla, eta edizio digitalak diru-sarreren osagarri interesgarria ahalbidetzen duela».[13] Hala ere, liburua argitaratu aurretik ere, ekimenak berehala ekarri zion sare sozialetan editore eta liburu-saltzaile frantsesen kritika ugari. Haietako askoren dimentsio sexistak, baina, "sorgin-ehiza" baten antza hartu zuen, iritzi-artikulu baten arabera.[14]

Samantha Bailly Ligue des auteurs professionnels-eko (Egile Profesionalen Liga, beren lan-baldintzak hobetzeko mobilizatutako egileak biltzen dituen erakundea) kide eta presidentea izan zen. Ligako presidente gisa, Baillyk parte hartu zuen Kultura Ministerioak antolaturiko kontsultetan, zeinetan aztertu eta negoziatu behar ziren autoedizioaren bidea aukeratu zuten egileen lan baldintzak: "Oraingoan, autoedizioaren eta crowdfunding-aren posizioa defendatuko dut, ministerioak gaur gure lanen errealitatea zein den jakinarazten diogunean entzun gaitzan". Eztabaidak bi urte iraun zuen, eta, azkenean, egile auto-editoreek auzia irabazi zuten: 2020ko irailaren 15etik aurrera, profesional horiek gizarte-asegurantzaren babesa izan zuten, argitaletxeetarako lan egiten duten gainerako autoreek bezala.[15]

2021ean, Baillyk Parenthèse sortu zuen, Orleanseko basoan turismo jasangarria eta sormena uztartzea helburu duen gunea.[16] Baillyk eta bere senarrak abandonatutako kanpaleku zahar bat eraberritu zuten eta bertan 2000 zuhaitz landatu zituzten eta permakultura-baratze bat eta baso jangarri bat sortu zituzten.[6] Parenthesek sortzaileek beren obra giro eta baldintza egokietan gara dezaten ingurua eskaintzen du. Bertako "tiny houses" —etxebizitzaren tamaina txikitzea aldarrikatzen duen mugimenduak proposatzen duen etxe mota— zenbait artista eta idazlek pertsonalizatu dituzte, haien artean Mona Chollet-ek, Mathou-k, Pénélope Bagieu-k eta Marie Spénale-k.[6]

2021eko irailaren 8an, 2.21 studio-k 90eko hamarkadako Little Big Adventure bideo-jokoaren reboot-a edo hasiera berria iragarri zuen, eta Samantha Bailly, Frédérick Raynal-ekin batera, proiektuaren sortzaile artistikoa izango zela azaldu zuen.[17]

2016an, Samantha Baillyk YouTubeko kanal bat kaleratu zuen;[1] bertan, idazketari buruzko gai oso espezifikoak jorratzen ditu: kontakizuna nola egituratu, eskuizkribua editoreei helarazteko trikimailuak edo Frantzian idazle izatetik bizitzea zer den.[18] Bailly ez dator bat Frantziako argitalpen munduko iritzi orokortuarekin; bera agente literarioaren lanbidea defendatzen du, autorearen eta bere argitaratzailearen edo argitaratzaileen arteko bitartekaritza beharrezkoa delako.[19][20]

2019ko martxoan, Anne-Fleur Multonekin batera, vlog serie bat sortu zuen;[21] bertan, 2020ko martxoaren 12an, beren C'est pas ma faute eleberriaren idazte-saioak aurkeztu zituzten.[22]

Konpromiso sozialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
La couronne mortuaire en papier est accompagnée d'un message écrit en blanc sur fond bleu : "Pas d'auteurs, pas de livres."
Hil-koroa Biharko Liburuaren hileta elizkizunean, #PayeTonAutor mugimenduaren happening satirikoan, 2018ko uztailean, Jardin du Palais-Royal lorategian.[23].

2017ko maiatzaren 24an, Charte des auteurs et des illustrateurs jeunesse elkarteko lehendakari hautatu zuten.[24] Egileen eskubideen defentsarekin oso konprometituta, 2018ko martxotik aurrera, #PayeTonAuteur eta #AuteursEnColère mugimenduak lideratu zituen sare sozialetan.[25][26]

2018ko irailaren 6an, Parisko Maison de Balzac-en, Charte des auteurs et des illustrateurs jeunesse-ko presidente gisa eta États généraux de la Bande dessinée komikigileen ordezkariekin batera, Ligue des auteurs professionnels elkartearen sorreran parte hartu zuen.[27] Hura aurrekaririk gabeko bilera izan zen: bertan, egile-eskubideengatik kobratzen zuten lanbide guztietako ordezkariak izan ziren (fikzioa zein ez-fikzioa lantzen zuten idazleak, ilustratzaileak eta itzultzaileak), literatura-generoa, ospea edota diru-sarrerak kontuan hartu barik. Liga sortu berriaren iritziz, premiazkoa zen aldaketak ezartzea oso arrisku handian zegoen sektore zabal hori salbatzeko.[28] Samantha Bailly elkarteko presidente izendatu zuten. Harekin batera, bi presidenteorde izan ziren —Marie-Aude Murail idazlea eta Denis Bajram ilustratzailea—, eta bi ohorezko presidente —Tatiana de Rosnay idazlea eta Joann Sfar komikigilea—.[29] Frantziako Gidoilarien Gremioak ongi etorria eman zion Ligaren sorrerari egun berean prentsa-ohar baten bidez.[30]

2020an, Ligue des auteurs professionnels-eko presidente gisa lan handia egin zuen Racine txostenaren gomendioak aplikatuak izan zitezen. Bruno Racinek egiko «L’auteur et l’acte de création» txostenak, 2020ko urtarrilaren 22an Kultura ministroari igorritakoak, artista egileentzako benetako estatutu profesionala sortzearen premia aldarrikatzen zuen.[31][32][33]

2021eko martxoan, baina, Roselyne Bachelot Kultura ministroak baztertu egin zuen estatus profesionala sortzeko aukera politikoa.[34] Horren ondorioz, Samantha Baillyk egileen eskubideen aldeko artikulu luze batean bere dimisioa eman zuen Ligue des auteurs professionnels-eko lehendakaritzan eta Centre national du Livre-ko Administrazio Kontseiluan.[35][36]

Eleberri-serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Souvenirs perdus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Étrangère, Syros, 2014[37]
  2. Cendres, Syros, 2014[38]
  3. Pluie, Syros, 2015[39]
Au-delà de l'oraison
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. La Langue du silence, Mille Saisons, 2009[3]
  2. La Chute des étoiles, Mille Saisons, 2010[40]
  3. Oraisons - L'Intégrale, Bragelonne, 2013[41]
Les stagiaires
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Les Stagiaires, Milady, 2014
  2. A durée déterminée, JC Lattès, 2017[42]
  3. Indéterminés, JC Lattès, 2018[43]
Nos âmes jumelles
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nos âmes jumelles, Rageot, 2015[44]
  2. Nos âmes rebelles, Rageot, 2016[45]
  3. Nos âmes plurielles, Rageot, 2017[46]

Eleberri independenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lignes de vie, Volpilière, 2010[47]
  • Ce qui nous lie, Milady, 2013[48]
  • À pile ou face, Rageot, 2013[49]
  • Métamorphoses, Bragelonne, 2014[50]
  • La Marelle, autopublication, 2018[51]
  • Anne-Fleur Multon-ekin batera C'est pas ma faute, Pocket Jeunesse, 2020[52]
  • La Princesse au bol enchanté, nobi nobi !, 2012[53]
  • Kotori, le chant du moineau, nobi nobi !, 2013[54]
  • Alchimia, 1. liburukia, Pika Édition, 2016[9]
  • Alchimia, 2. liburukia, Pika Édition, 2018[10]
  • Alchimia, 3. liburukia, Pika Édition, 2020[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, fratsesezko wikipediako «Samantha Bailly» artikulutik itzulia izan da, 2021-11-11 data duen 211378755 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-11-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b (Frantsesez) «Samantha Bailly (auteur de Ce qui nous lie)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  2. (Frantsesez) Gillossen. (2011-08-25). «Samantha Bailly évoque Might & Magic Heroes VI avec nous - Elbakin.net» www.elbakin.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  3. a b (Frantsesez) «Au-delà de l'Oraison, tome 1 : La langue du silence» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  4. (Frantsesez) «Prix Imaginales des lycéens» Les Imaginales (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  5. (Frantsesez) «Prix jeunesse Marais Page | Livres Hebdo» www.livreshebdo.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  6. a b c d e (Frantsesez) «Samantha Bailly (auteur de Ce qui nous lie)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  7. (Frantsesez) «Les stagiaires - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  8. (Frantsesez) Bailly, Samantha. (2018-02-24). «La fin d'une trilogie... certitudes et incertitudes • Samantha Bailly» Samantha Bailly (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  9. a b (Frantsesez) «Alchimia, tome 1 - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  10. a b (Frantsesez) «Alchimia, tome 2 - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  11. a b (Frantsesez) «Alchimia, tome 3 - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  12. (Frantsesez) Bailly, Samantha. (2019ko urtarrilaren 7a). «La Marelle: point d’étape» Samantha Bailly. Autrice & Scénariste (Noiz kontsultatua: 2024-07-19)..
  13. (Frantsesez) Gary, Nicolas. (2018-10-11). «Autoédition : les auteurs “contraints de trouver d'autres revenus”» ActuaLitté.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  14. (Frantsesez) Lombard, Sophie. (2018-10-01). «Samantha Bailly, sorcière» ActuaLitté.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  15. Corre, Maëlle Le. (2020-09-15). Le milieu de l'autoédition gagne son indépendance face à la toute-puissante édition traditionnelle. .
  16. «Vivons heureux, vivons cachés : chez les jeunes entrepreneurs, l’appel de la cabane» Le Monde.fr 2022-02-11.
  17. (Frantsesez) Cagnard, Max. (2021-09-08). «Little Big Adventure : la franchise culte revient sur PC et consoles, premiers détails !» jeux-video.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).(artxiboa)
  18. (Frantsesez) Kosmala, Lucie. (2016-11-15). «3 chaînes YouTube riches en conseils d’écriture» madmoiZelle.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  19. (Frantsesez) Bailly, Samantha. (2017-04-04). Pourquoi je suis représentée par un agent littéraire | Samantha Bailly. (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  20. (Frantsesez) La rédaction. (2017-04-24). «Samantha Bailly : pourquoi j'ai choisi de travailler avec un agent littéraire» ActuaLitté.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  21. (Frantsesez) Bailly, Samantha; Multon, Anne-Fleur. (2019-03-10). VLOG - ÉCRIRE À 4 MAINS. (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  22. (Frantsesez) Bailly, Samantha. (2019-08-01). «Sociologie et politique • Samantha Bailly» Samantha Bailly (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  23. Nicolas Gary. (2018-07-05). «Le livre de demain est mort : mise en terre ce 9 juillet» Actualitté.
  24. (Frantsesez) Ricou, Fred. (2017-05-24). «Samantha Bailly, nouvelle présidente de la Charte» Actualitté (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  25. (Frantsesez) Ditta, Marine. (2018-03-05). «#PayeTonAuteur : sur les réseaux sociaux, la révolte gronde contre le Salon du Livre de Paris» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  26. (Frantsesez) Fasseur, Barbara. (2018-06-22). «Artistes auteurs en colère : littérature et productivité sont incompatibles» Actualitté (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  27. (Frantsesez) Hugueny, Hervé. (2018-09-06). «Des écrivains et des organisations se fédèrent dans une Ligue des auteurs professionnels» Livres Hebdo (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  28. (Frantsesez) «Ligue.auteurs.pro | Présentation» Ligue des auteurs professionnels (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  29. (Frantsesez) Gary, Nicolas. (2018-09-06). «Fondation de la Ligue des auteurs professionnels : créer est un métier» Actualitté (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  30. Guilde français des scénaristes. (2018-09-06). «La Guilde salue la création de la Ligue des auteurs professionnels» Twitter: 1.. (Artxiboa)
  31. (Frantsesez) Rahal, Sophie. (2020-01-24). «Rapport Racine : pour les artistes et auteurs, 23 mesures prometteuses... qu’il faut concrétiser» Télérama (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).(Artxiboa)
  32. (Frantsesez) «Le rapport Racine, très attendu par les auteurs de BD, propose 23 recommandations pour améliorer la situation des "artistes-auteurs"» franeinfo Culture (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  33. (Frantsesez) Collectif. (2020-02-13). «Rapport Racine :« Nous en appelons à l’intervention de l’Etat pour donner aux créateurs des conditions plus justes et dignes »» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  34. (Frantsesez) Jarcy, Xabier de. (2021-03-15). «Le rapport Racine, enterré six pieds sous terre» Télérama (Noiz kontsultatua: 2024-07-23). (Artxiboa)
  35. (Frantsesez) “Et pourtant, sans ambiguïté, créer est aussi un travail”, Samantha Bailly. 2021-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22). (artxiboa)
  36. (Frantsesez) Solym, Clément. (2021-03-20). «Bessora au nouveau conseil d'administration du Centre national du Livre» ActuaLitté.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  37. (Frantsesez) «Souvenirs perdus, tome 1 : Etrangère - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  38. (Frantsesez) «Souvenirs perdus, tome 2 : Cendres - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  39. (Frantsesez) «Souvenirs perdus, tome 3 : Pluie - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  40. (Frantsesez) «Au-delà de l'Oraison, tome 2 : La chute des étoiles» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  41. (Frantsesez) «Oraisons - Intégrale - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).
  42. (Frantsesez) «À durée déterminée - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  43. (Frantsesez) «Indéterminés - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  44. (Frantsesez) «Nos âmes jumelles, tome 1 - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  45. (Frantsesez) «Nos âmes jumelles, tome 2 : Nos âmes rebelles» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  46. (Frantsesez) «Nos âmes jumelles, tome 3 : Nos âmes plurielles» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  47. (Frantsesez) «Lignes de vie - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  48. (Frantsesez) «Ce qui nous lie - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  49. (Frantsesez) «À pile ou face - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  50. (Frantsesez) «Métamorphoses - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  51. (Frantsesez) «La marelle - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  52. (Frantsesez) «C'est pas ma faute - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  53. (Frantsesez) «La princesse au bol enchanté - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  54. (Frantsesez) «Kotori, le chant du moineau - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  55. (Frantsesez) «Stagiaires : le guide de survie - Samantha Bailly» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]